Bederatzigarren aldiz herri honetako ENPRESA-BEKEN IX. PROGRAMA martxan jarri da
Edizio honetan 5 dira programa babesten duten enpresek, herriko edo herriarekin loturiko enpresa ertain eta handia, hain zuzen ere. Honakoak dira aipatu enpresak:
AMAZON CECOTRANS-BIZ TALLERES ALJU GAIMAZ CNC (Navacel taldea) |
Honakoak dira helburuak:
o Ekiditzea ikasteko adinean dauden gazteek ikastetak bertan behera utz ditzaten, krisi garai honetan etxeko ekonomia kaxkarra gehiago ez kalteagatik.
o Herriko edo herriarekin edo herritarrekin zuzenean loturiko enpresen arteko uztardura sendotzea.
o Gazteei laguntzea laneratzeko aukera handiak dituzten lanbideetan prestatzera.
o Gehiago hurbiltzea ikasketak lan-munduari, bekak ematen dituzten enpresek euren espezialitateko ikasketak egiten dituzten ikasleei praktikak egiteko aukera emango dietelarik, eta baita eurentzat lan egiteko kontratuak eskaini ere.
Bekak eskuratu ditzakete 2021eko azaroaren 29an 30 urtetik behera dituzten gazteak, Trapagaranen erroldatuta egon badira, etengabe, gutxienez 2020ko azaroaren 30az geroztik, eta DBH edo Batxiller titulua badute, Erdi Maila edo Goi Mailako Prestakuntza Zikloetan sartzeko, hurrenez hurren.
Pertsona horiek Lanbide Heziketa ematen duten edozein ikastetxetan ikasi ahal izango dute.
Aurten beka bakoitzaren zenbatekoa honakoa izango da:
Ø800 € / Erdi Mailako Heziketa Ziklo batentzat
Ø1.000 € / Goi Mailako Heziketa Ziklo batentzat
Bekak honakoak izango dira:
o Erdi mailako Heziketa Zikloarentzat: 1 ü Espezialiateak: · Galdaragintza eta Soldadurako Teknikaria 1 | o Goi Mailako Heziketa Zikloarentzat: 11 ü Espezialitateak: · Automozioa: 3 · Mekatronika Industriala 1 ü Espezialitaterik gabe: 7 |
Bekak emateko kontuan hartuko dira ikasleak egindako azken ikasturtean ateratako kalifikazio akademikoak, bidea emango diotenak beka eskatu duen ikasturtea egiteko, eta bestalde, kontuan izango dira familiaren sarrerak. Hau da, espediente akademiko onena eta sarrera gutxien dituztenak izango dira onuradunak.
Beka eskaera egiteko epea 2021eko azaroaren 29tik abenduaren 10a arte izango da Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.
Informazio gehiago nahi izanez gero Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara ere jo daiteke.