Trapagaran, 2021eko azaroaren 17a. Maxi´m peluqueros izan da Trapagaranen ospatu den VIII. Erakusleiho Lehiaketaren irabazlea. Hala aukeratu du hogei bat establezimenduren proposamenak baloratu dituen epaimahai profesionalak.
Ile-apaindegiak Oihan Beltzean, Alsazian eta Suitzan bi lagunentzako bidaia bat jaso du, eta Onmotivak diseinatutako komunikabide batean publizitatea txertatzea ere saritu dute, 5.000 eurotik gorako balioa duena.
Aurten beirateak janzteko aukeratu
den gaia “Mitologia eta Legendak” izan da.
Ekimen honen helburua tokiko jarduera
ekonomikoa sustatzea eta bultzatzea izan da, eta, aldi berean, udalerriko
merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzako profesionalen sormena sustatzea.
Lehen sariaz gain, beste bi sari
banatu dira parte hartu duten establezimenduen artean:
-
Factory Shoes, bigarren saria (publikoaren saria): profesional
espezializatu batek erakusleihoaren muntaia jaso duen saltokia, 500 euro
inguruko balioa duen materiala, 300 €-tik gorako balioa duten
publizitate-iragarkien pakete bat eta Udalak udalerriko establezimenduetan
erosketak egiteko eskainitako 200 €-ko bale bat.
-
Regalos Hiru, hirugarren saria (publiko birtualaren saria): Onmotivaren
publizitate-diseinuko zerbitzuak (100 euro baino gehiago) eta Baturik bere
establezimendu elkartuetan erosketak egiteko emandako balio bereko bale bat
jaso ditu.
Erakusleihoen Lehiaketa Baturik
elkartearekin eta Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoarekin elkarlanean
abian jarritako jarduera da, eta erakusleiho onenaren bozketan parte hartu
duten udalerriko pertsonak ere saritu ditu. Zehazki, bi sari eman dira
bozketa-modalitate bakoitzeko, bata paperean eta bestea Facebook bidez.
Lehiaketa paper bidez bozkatu duten
pertsonentzako sariak Trapagarango Udalak udalerriko establezimenduetan
erosketak egiteko emandako 200 euroko bale bat izan da, edo Sotoki Tabernan 35
euroko balioa duen bi lagunentzako afari bat.