2021(e)ko irailaren 14(a), asteartea

GILDA EGUNEKO LEHIAKETAREN IRABAZLE

 TRASGU KAFETEGIA, TRAPAGARANGO LEHENENGO GILDA EGUNEKO LEHIAKETAREN IRABAZLE (2021)

Bozketa herrikoiaren bitartez TRASGU KAFETEGIA, Giza Eskubideen plazako 4an kokatuta, suertatu da irabazle lehenengo aldiz Udalak eta ”BATURIK”-ek (Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak), Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoaren, Gallarreta lantegien eta Tele 7ren laguntzaz antolaturiko lehiaketan.

Sari gisa hauxe jaso du: diploma bat, trofeo bat, Radio 7ko publizitate kanpaina bat gilda irabazlea gomendatzeko eta 200 euroko txartela herriko dendetan trukatzeko.

Hurrengo hilabeteko larunbat eta igandeetan, gilda irabazlea prestatzen jarraituko dute establezimendu honetan, dastatu ahal izateko.

Ekitaldi honi esker herriko jarduera soziala eta kulturala dinamizatzeaz gain, emaitza ekonomikoak ere oso onak izan dira, zeren, adibidez, parte hartu duten 15 tabernetako bakoitzak, bataz beste, 150 gilda saldu ditu eta hori dela eta 7.000 euro mugitu omen dira asteburu horretan.

Halaber, asko izan dira taberna ibibidearen orria osorik bete eta hautetsontzietan utzi duten lagunak. Ehun baino gehiago.

Gainera, 3 sari eman zitzaien ibilbide-orrien zozketan parte hartu zutenen artean:

1.a.- Lehenengo saria: 150 euroko erosketa-txartel bat herriko dendetan trukatzeko + 50 €-ko bazkari/afari-txartel bat bi pertsonentzat, herriko ostalaritza establezimenduren batean erabiltzeko.

2.a.- Bigarren saria: 100 euroko erosketa-txartel bat, Baturikek emana.

2.a.- Hirugarren saria: 50 €-ko bazkari/afari-txartel bat bi pertsonentzat, herriko ostalaritza establezimenduren batean erabiltzeko.

Gure esker ona parte hartu duten establezimendu eta bezeroei.

                    ESTABLEZIMENDU IRABAZLEA
1.a. saria
2.a. saria
                                                                    3.a. saria