Zorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

2021(e)ko uztailaren 26(a), astelehena

TRAPAGARANGO OSTALARITZAKO EZOHIKO LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK DAGO

 Laguntza horiek Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zirenez 2021eko uztailaren 26an, eskabideak aurkezteko 10 egun balioduneko epea zabaltzen da hurrengo egunetik aurrera. Hortaz, azken eguna 2021eko abuztuaren 10a izango da.

 Eskaerak modu honetara aurkeztu beharko dira:

·         Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko Erregistro Orokorrean,  9:00etatik  13:00etara.

  • Postaz  bidaliz Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko Erregistro Orokorrera bidalita, beti ere Postaren zigilua eduki beharko duelarik bidaltze egunarekin. 

Valle de Trápaga-Trapagarango udaleko erregistro orokorraren helbidea:

Lauaxeta plaza z.g.

48510 Valle de Trápaga-Trapagaran (Bizkaia)

  • Izapide telematikoaren bidez, dagokion sinadura elektronikoarekin.

·         Halaber, Administrazio Publikoen Adminitrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako administrazio publikoetako erregistroetan ere aurkeztuko ahal izango dira eskabideak,  39/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorrean xedatutakoa eragotzi gabe. Udaleko Alkatetzari zuzenduko zaizkio, eta eskabideak aurkezteko epearen barruan datatu eta zigilatu beharko ditu dagokion funtzionarioak. Atzematen diren egitatezko akatsak edozein unetan zuzendu daitezke, ofizioz edo interesdunak eskatuta.

Eskaera egiteko behar diren agiriak eranten dizkizuegu.

 

Izapidea egiteko laguntza behar baduzu, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin jar zaitezke harremanetan  94.486.31.96 telefonora deituz  9:00etatik  13:00etara edo helbide elektroniko honetara idatziz  hosteleriacovid19.trapagaran@bizkaia.org.


OINARRIAK

I EREDUA

II EREDUA