2021(e)ko ekainaren 22(a), asteartea

“TRAPAGARAN ZAINDU” OSTALARITZAKO BONU KANPAINA BERRIA (2021EKO UDABERRIA)

 


ERABILTZEKO EZAUGARRIAK

 

Ÿ   Bonu bakoitzaren kontsumo-balioa 5 eurokoa izango da, baina 2,5 eurotan erosiko da.Eroste kostu hori bezeroak ordainduko du establezimenduan erabiltzen duen unean bertan.

 

Ÿ   Bonuak ez dira establezimendutik aterako eta erosten diren unean bertan kontsumituko dira.

 

Ÿ   Kontsumitzaileek ekainaren 25etik uztailaren 18ra arte edo agortu arte  erosi ahal izango dituzte bonuak.      Erosi ahal izateko adinez nagusia izan beharko da.  Pertsona bakoitzak ezin du bi bonu baino gehiago erosi kontsumizio eta ostalaritza establezimendu bakoitzeko.

 

·           Ostalaritza bonua ez da zatikigarria, eta kontsumizio bakoitzeko gehienez bi bonu metatu ahal izango dira eta tiket edo faktura bakarrean islatuko da. Bonu hau 5 euro edo gehiagoko kontsumizioak egiteko da.

 

·           Establezimenduek ezin izango dute erreserbatu edo bahitu bonurik euren bezeroentzat.