2021(e)ko ekainaren 7(a), astelehena

OSTALARITZAKO BONUA 2021EKO UDABERRIA

 


Ostalari estimatua:

Berriro jartzen gara zurekin harremanetan Udal honek eta Baturikek, zure laguntzarekin, hurrengo asteetan atzera abian jarri nahi dugun ekimenaren berri emateko.

 

OSTALARITZAKO BONU-kanpaina berri bat da, “TRAPAGARAN ZAINDU” ekimenen barruan sartua, herriko ostalaritza sektorea babesteko. Bere asmoa da, alde batetik, sektore horretan kontsumoa dinamizatzea, erabat kaltetu baita azken hilabeteetan Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, eta beste alde batetik, herritarrei eta bisitariei  mesede egitea %50 merkeago emanez kontsumizioak.

10 langile edo gutxiago dituzten herriko ostalaritza establezimendu GUZTIAK, Baturikekoak izan ala ez, har dezakezue parte zuen sektorean zuzeneko eragina izango duen jarduera honetan. 

Badakigu jakin ekimen honek harrera ona  eta ondorio ekonomiko garrantzitsuak izango dituela, eta horregatik animatzen zaitugu parte hartzera.

Izena emateko, Udalaren eta Baturiken webguneetan eskuragarri dagoen on-line formularioa (https://forms.gle/5cyR1C25KnTPGsc87) bete dezakezue, 2021eko ekainaren 7ko 9:00etatik ekainaren 13ko 13:00etara arte.

OINARRIAK eransten dizkizugu.

 

Gainera, ekainaren 10ean, arratsaldeko 17:30etan, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian (Nafarroa k. 19) bilera bat egingo dugu haren ezaugarriei buruzko informazioa emateko, bertatik bertara, eta sektorea dinamizatzeko beste proiektu batez ere hitz egin eta iritziak trukatzeko. Etortzera animatzen zaitugu.  Aretoaren gehienezko edukiera kontrolatu ahal izateko etorriko zarela baieztatu behar diguzu.

 

Valle de Trápaga-Trapagaranen, 2021eko ekainaren 4an.

 

Herriko Merkataritza eta Ekintzaileen Zinegotzi Ordezkaria / La Concejala Delegada de Comercio Local y Emprendedores

 

Izptua./Fdo.: Karmele Martínez González