2021(e)ko apirilaren 30(a), ostirala

AGORTUTA, UDABERRIKO “TRAPAGARAN ZAINDU” BONOAK



“Trapagaran zaindu” Bonoaren online eta bertatik bertarako salmentak amaitu eta egiaztatu ondoren, jakinarazi behar dugu bonuok agortu egin direla.

 

Orain “Trapagaranbizi.com” web plataformatik ari dira bidaltzen bonoak, haiek eskuratzeko  erabili izan diren helbide elektronikoetara.

 

Gogoratu bonuak inprimatuta eraman beharko direla dendetara, maiatzaren 12tik ekainaren 6ra erosketak egin ahal izateko.