2021(e)ko martxoakren 3(a), asteazkena

Txikikako merkataritzako ekipamendu pertsonaleko azpisektoreari eusteko laguntza-programa

 

Gaur onartu da Eusko Jaurlaritzako Kontseiluan, 2021eko martxoaren 2ko AGINDUA, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburuarena,  Euskadiko txikikako merkataritzako ekipamendu pertsonaleko azpisektoreari eusteko laguntza-programaren deialdia egin eta arautzen duena.

 Laguntzen agindu horren xedea da oinarriak ezartzea babesteko eta laguntza ekonomikoa emateko, modu zuzenean, Euskadiko txikikako merkataritzako ekipamendu pertsonaleko azpisektoreari, norberaren konturako langileei edo autonomoei, ondasun elkargoei, sozietate zibilei, mikroenpresei eta enpresa txikiei, COVID-19 hedatzea ekiditeko hartu diren neurriek haietan izan duen inpaktua arintze aldera eta haien jarduera lehenbailehen berrabiaraz dadin.

 Martxoaren 8an aurreikusten da EHAAn argitaratzea aipatu agindua, eskabideak aurkezteko epea  martxoaren 9an, goizeko 9etan hasiko litzatekeelarik eta 15 egun baliodun geroago amaituko, hau da, martxoaren 30ean.

Izapidea telematikoki baino ezin izango dute egin erakunde eskatzaile guztiek eta eskabide bakarra aurkeztuko du merkataritza establezimendu bakoitzak helbide honetan:

 https://www.euskadi.eus/servicios/1112901/  (ESTEKA ORAINDIK EZ DAGO ERABILGARRI )

 

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira Aginduan jasotako laguntzak. Emango den laguntzaren zenbatekoa merkataritza establezimenduan 2021eko otsailaren 15ean  altan egon diren langile-kopuruaren arabera ezarriko da, honi jarraiki:   

  • 1etik 9 langilera dituzten establezimenduak: 4.000 €
  • 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduak:  4.500 €

 

Programaren zenbateko osoa 15.800.000 eurokoa da, ekipamendu pertsonaleko merkataritzako azpisektore guztia estaltzeko,  bereziki ari delako nozitzen bizi dugun pandemiaren eragina. 

 

HARTZAILEAK:

  1. Norberaren konturako langileak edo autonomoak
  2. Ondasun elkargoak,
  3. Sozietate zibilak,
  4. Mikroenpresak eta
  5. Euskadiko txikikako merkataritzako enpresa txikiak 

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko talde hauetan egongo da haien jarduera: 

  • CNAE 47.71: jantzien txikikako merkataritza establezimendu espezializatuetan
  • CNAE 47.72: Oinetakoen eta larruzko gaien merkataritza establezimendu espezializatuetan

Merkataritza establezimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan eduki beharko dute helbide soziala eta fiskala.  

 

BALDINTZAK:

Langile eta erakunde eskatzaileak baldintza hauek bete beharko dituzte 2021eko otsailaren 15ean:

  1. Enpresaren jarduerak EAEn edukitzea helbide soziala eta fiskala eta Euskadin egotea, baita ere, merkataritza establezimendua, zeinarentzat laguntza eskatzen duen.
  2. Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko talde hauetan sartutako jardueretako batean aritzea: jantzien txikikako merkataritza establezimendu espezializatuetan (CNAE 47.71) eta Oinetakoen eta larruzko gaien merkataritza establezimendu espezializatuetan (CNAE 47.72)
  3. Norberaren konturako langileen edo autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Erregimen Berezian altan emanda egotea.
  4. Erakunde Eskatzailea altan emanda egon beharko da Jarduera Ekonomikoen Zergan.

 

Gainera, laguntza ematen eta ordaintzen den artean: 

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea. 

Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.           “Lan-bizitzaren txostena, kotizazio kontuaren kode batekin” eta langile autonomoen kasuan, “Lan-bizitzaren txostena”.

2.           Hirugarrenaren alta edo aldaketa, beharrezkoa izango balitz.

3.           Bankuaren titulartasun-ziurtagiria,  Hirugarrenaren alta edo aldaketa egin bada eta ondasun elkargoa edo  sozietate zibila bada.

 

 

Telefono zenbaki bat jakinaraziko da sor litezkeen galderei erantzuteko. Eskabideak albait arinen, modu errazean eta bizkor betetzeko diseinatu da izapide-prozedura.