2021(e)ko otsailakren 9(a), asteartea

OSTALARITZA ESTABLEZIMENDU ETA JATETXEEN BERRIZ ZABALTZEAREN OHARTARAZPENA

 

Osasun Publiko eta Adikzioen Zuzendariaren 2021eko otsailaren 8ko ebazpenaren arabera, gure udalerriak azken 14 egunetan izan duen intzidentzia-tasa metatua ez denez izan 100.000 biztanleko  500etik gorakoa, eta horren ondorioz Trapagaran GUNE LARANJAN sartu denez,  hauxe gogoratu nahi dizugu:

 

2021eko OTSAILAREN 9tik AURRERA ATZERA IREKI AHAL IZANGO DIRELA OSTALARITZA ESTABLEZIMENDUAK ETA JATETXEAK, neurri hauekin:

 

-         Baimendutako ordutegia:  06:00etatik  20:00etara, bezeroak kaleratzeko denbora barne.

-         Aire zabaleko terrazetan eta lokalaren barruan eman daiteke zerbitzua, edukieraren %50arekin.

-         Mahai bakoitzean gehienez 4 bezero batu daitezke, euren artean metro eta erdiko tartea egongo delarik eta ezin izango direlarik bi mahai edo gehiago elkartu lagun gehiago batzeko.

-         Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea, bai tabernaren barruan bai kanpoko aldean.

-         Etengabe erabili beharko da maskara, jateko edo edateko unean izan ezik.

 

Lokalek, dena den, eramateko eskariak prestatu ditzakete, betiere aldez aurreko hitzorduarekin, gaueko 21:00etara arte edo 22:00etara arte, etxera eramango bada eskaria. 

 

Osasun Saileko webgunean (www.euskadi.eus) plazaratuko da astelehen eta ostegunero Osasun Publiko eta Adikzioen zuzendariaren ebazpena, udalerri guztien tasaren zerrendarekin, eraginkorra izango delarik hurrengo egunetik aurrera establezimenduak zabaldu ahal diren edo itxi beharko diren jakiteko.