Zorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

2021(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna.

 


Martxoaren 8a, hau da, Emakumearen Nazioarteko Egunaren oroitzapena egiteko ezelako ekitaldirik ezin denez antolatu, Trapagarango Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Sailak on-line lehiaketa bat prestatu du herritarrek aktiboki parte har dezaten. 

Lehiaketaren xedea da kontzientziatzea eta gure herriaren ekonomia berpiztea (herriko edozein merkataritza- edo ostalaritza-establezimendu, Baturikekoa izan ala ez) berdin eragiten digulako guztioi.

 Udaleko Berdintasun Saila zure laguntza izango duelakoan dago, irabazleei sari gisa emango zaizkien  txartelak zure establezimenduan trukatzeko orduan. 

Izan ere, lehiaketako irabazleek bonu trukagarri batzuk eskuratuko dituzte (2021/03/12 eta 2021/04/12ra bitartean), eta toki bakoitzean trukatu beharreko gutxieneko balioa 10 eurokoa izango da.

Ondoren, establezimendu bakoitzak Udaletik kobratu ahal izango du trukatutako bonuei dagokien diru-kopurua, horretarako behar diren agiriak aurkeztuta. (Aurrerago jakinaraziko da zeintzuk diren aurkeztu beharreko agiriak eta nora eraman behar diren). 

Eskerrik asko zuen laguntzagatik. 

Agur bero bat.

Gizarte Ekintza eta Berdintasun Saila.