2021(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

Maxi’m Peluqueros-ek irabazi du 2020ko Trapagarango Erakusleihoen VII. Lehiaketa

 

► Factory Shoes-ek publikoaren sari berezia jaso du eta M´Eva, edertasun zentroak, publiko birtualarena.

► Guztira, 22 establezimenduk hartu dute parte edizio honetan. 

 

Gaur banatu dira Trapagarango Erakusleihoen VII. Lehiaketako sariak.  Oraingoan, beste edizio batzuetan ez bezala, eta Covid-19tik eratorritako murrizketen ondorioz, saritutako establezimendu edo erakunde babesle bakoitzean egin da, “in situ” eta banan banan.

 

7. edizio honetako irabazlea Maxi’m Peluqueros izan da epaimahai profesional batek ebaluaturiko kategorian, Factory Shoes-ek publikoaren sari berezia eskuratu du eta  M-Eva Edertasun zentroak,  sare sozialen bidez publiko birtualak bozkatu zuena.

 

Epaimahai profesionalak lehenengo saria eman dio Maxi’m Peluqueros-i (Maiatzaren Lehena etorb., 9) bere argiztapen egokiagatik, eta erabateko eta sekulako eszenifikazioagatik. Sari gisa garaikur bat, diploma bat eta 200 euroko erosketa-txartel bat herriko dendetan erabiltzeko, hori guztia Udalak emana eta horrez gain, erreportaje bat Hemendik Ezkerraldea Deia egunkariko osagarrian eta Onmotiva enpresak diseinaturiko bi publizitate-zerrenda.

 

Factory Shoes-i (Maiatzaren Lehena etorb., 37) publikoaren sari berezia lortu duenez, Udalaren garaikurra eman zaio, profesional batek muntatuko dio erakusleihoa eta Radio 7 iragarki labur sorta bat izango du.

 

Amaitzeko, M-Eva edertasun zentroak (José Rufino Olaso, 19), publiko birtualaren sari bereziaren irabazleak, Udalaren garaikurra jaso du eta, horrez gain, indaba-jana, ardo ondu botilarekin eta azkenburukoarekin, bi pertsonentzat, Zugaztietako Karmen Barria jatetxean eta Onmotivak eskainitako  Community Manager zerbitzuak, bi hilabetez.

 

 

Gainera, gehien gustatu zaien erakusleihoaren aldeko botoa eman duten 1000 lagunen artean zozketatu dira 200 euroko bi erosketa-txartel. Lehenengoa, Udalak emana, Margarita Alonso Figuero andrearentzat izan da, berak irabazi baitu Herriaren Garapenerako Agentzian, Udal Liburutegian eta Caja Rural de Navarran erakusleihoen erakustaldian zehar egon diren hautestontzietako botoen arteko zozketa. Txeke hori herriko establezimenduetan gastatu beharko da. Bigarren txekea, Trapagarango Caja Rural de Navarrak eskainia, Elixabet Catalá Bosque andreari eman zaio, Baturikeko Facebook orrialdearen bidez emandako botoen zozketaren irabazlea izan delako eta Trapagarango Merkatarien Elkarteko kide diren establezimenduetan erabili beharko du.

 

Herri meatzariko Udalak, “Baturik” Merkatari eta Ostalari Elkarteak eta Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoak sustaturiko ekimena da erakusleiho lehiaketa hau. Aurten, 2020ko abenduaren 18tik 2021eko urtarrilaren 6ra egin da “Filmetako gabonak” gaia izan duela, eta, guztira, 22 establezimenduk hartu zuten parte.

 

Antolatzaileek oso balorazio ona egiten dute 7. edizio honi dagokionean, uste dute erakusleiho parte-hartzaileek oso kalitate handikoak izan direla, eta bozketa herrikoian jende askok hartu duela parte.

 

Amaitzeko, azpimarratu behar da gero eta kalitate handiagokoa den lehiaketa honen 8. edizioa prestatzen ari dela Trapagaran.