Trapagarandarrek
beste urte batez hartu dute parte erakusleiho oneraren hautaketan, bai
publikoaren saria emateko eta bai publiko birtualarena ere emateko. Asko izan
dira herriko erakusleihoen lehiaketako 7. edizioan parte hartu dutenak, 1.000
baino gehiago.
Izan
ere, erakusleihoak “filmetakoak” bezalakoak izan dira, gaiagatik ez ezik
aurkeztu diren proposamenengatik ere bai, ikusgarriak izan direlako eta espero
zen guztia gainditu dutelako.
Une
honetan badakigu bere erakusleiho gustukoenari botoa emateagatik erosketetarako
200 euroko txartelak irabazi dituztenak nortzuk izan diren, baina oraindik egun
batzuk geratzen zaizkigu establezimendu irabazleak zeintzuk izan diren jakiteko,
bai epaimahaiaren aldetik eta bai publikoaren aldetik. Urtarrilaren 20an
jakingo dugu.
Oraingoz,
zorionak eman behar dizkiegu Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian, Udal
Liburutegian eta Caja Rural de Navarran eskuragarri egon diren hautestontzietan
flyerrak utziz bozkatu duten ia 600 lagunei, eta Baturikeko Facebook-en bidez
egin duten ia 500ei.
Eskerrik
asko!