2020(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

Erakusleiho paregabeen bidez “Filmetako gabonak” gozatzera eta sariak irabaztera gonbidatzen zaitu Trapagaranek



 Trapagarango VII. Erakusleiho Lehiaketak oso sari onak banatuko ditu parte hartzen duten establezimendu eta herritarren artean. 


Lehiaketa 2020ko abenduaren 18tik 2021eko urtarrilaren 6ra egingo da eta 22 establezimenduk baino gehiagok hartuko dute parte, aurreko ekitaldian baino batek gehiagok.

 

 

Beste behin abian da Trapagarango Udalak herrian antolatzen duen Erakusleiho-Lehiaketaren edizio berria, Tokiko Merkataritza eta Ekintzaileen Sailaren eta “Baturik” Merkatari eta Ostalarien Elkartearen bidez, Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoaren laguntzaz.

 

Jarduera garrantzitsu hau maiatzean egiten da normalean, baina pandemia dela eta atzeratu egin behar izan da, eta 2020ko abenduaren 18tik 2021eko urtarrilaren 6ra egingo da.

 

Erakusleihoak apaintzeko ekitaldi honetan hautatutako gaia “Filmetako gabonak” izan da.

 

Jarduera hau “Trapagaran zaindu” ekimenaren barruan burutzen ari diren ekintza eta programen artean dago eta helburu bikoitza dauka: herria dinamizatzea eta biziberritzea, jarduera ekonomikoa babestuz.  

 

Gainera, aurten inoiz baino garrantzitsuagoa izanik denon lankidetza eta ahalegina, aurreko deialdiko inskripzio-kopurua gainditu da. Izan ere, 22 establezimenduk eman dute izena parte hartzeko,  iaz, ordea, 21 izan zirelarik.

 

Lokala kale-sestran duten merkataritzako eta zerbitzuetako aipatu establezimeduak  hauek dira:

 

 

 

IZEN KOMERTZIALA

 

SEKTOREA

 

HELBIDEA

 

HIRU

 

UMEENTZAKO GAUZAK

 

DOCTOR MULERO 1

 

UMEAK

 

UMEENTZAKO MODA

 

DOCTOR MULERO 1

 

LIBRERÍA OLGA

 

LIBURUDENDA

 

DOCTOR MULERO 3

 

TRÁPAGA DIGITAL

 

ARGAZKIGINTZA

 

AXULAR 3

 

FARMACIA DRA. Mª ANTONIA DÍEZ

 

FARMAZIA

 

PINTOR NIETO ULIBARRI 2

 

MODAS Mª ÁNGELES

 

MODA

 

LARRAMENDI PLAZA, 4

 

BOUTIQUE EVA

 

ILEAGAINKDEGIKO PRODUKTUAK

 

NAVAS DE TOLOSA 5

 

MAXI’M PELUQUEROS

 

ILEAPAINDEGIA

 

MAIATZAREN  LEHENA ,  9

 

MODAS VIVANCO

 

MODA ETA OSAGARRIAK

 

MAIATZAREN  LEHENA 11

 

INFINITY SHOES

 

ZAPATADENDA

 

MAIATZAREN  LEHENA 11

 

FLORISTERÍA ROSSAS LORADENDA

 

LOREDENDA

 

MAIATZAREN  LEHENA 13

 

MERCERÍA EL ACERICO

 

MERTZERIA

 

MAIATZAREN  LEHENA 26

 

FERRETERÍA LARRIETA

 

BURDINDEGIA

 

MAIATZAREN  LEHENA 33

 

GABETA COTTON

 

MODA ETA OSAGARRIAK

 

MAIATZAREN  LEHENA 35

 

FACTORY SHOES

 

ZAPATADENDA ETA MODA

 

MAIATZAREN  LEHENA 37

 

SOPOTEY WOMAN

 

MODA

 

MAIATZAREN  LEHENA 39

 

FARMACIA CASADO MONTALBÁN

 

FARMAZIA

 

MAIATZAREN  LEHENA, 49

 

CENTRO DE BELLEZA M’EVA

 

ESTETIKA

 

JOSÉ RUFINO OLASO 19

 

CENTRO DE ESTÉTICA ENDI

 

ESTETIKA

 

JOSÉ RUFINO OLASO 22

 

ACADEMIA IKASI

 

IRAKASKUNTZA

 

JOSÉ RUFINO OLASO 48

 

EL ELECTRICISTA KIBOR ELECTRODOMÉSTICOS

 

ETXETRESNA ELEKTRIKOAK

 

TXURRUKA 5

 

NEREA LAGO ESTILISTAS

 

ILEAPAINDEGIA

 

SEBER ALTUBE 2

 

Horietako batzUk Baturikekoak dira, baina beste batzuk, ez.

 

Aurten, berrikuntza gisa, ordu beteko aholkularitza-saio pertsonalizatu bat eman du sektoreko  profesional ospetsu batek,  eta horri esker, erakusleihoaK hobetzeko proposamenak eskuratu dira  bertatik bertara eta lehiakerako ideiak ere bai.  Establezimenduan bertan eman zaie aholkularitza hori aurtengo azaroaren 18, 19 eta 20an. Lehiaketan parte hartuko duten 17 establezimenduk jaso zuten zerbitzu hori eta azpimarratzekoa da izan duen arrakasta.

 

Aurten berriztu egin dira establezimendu parte-hartzaileek irabaz litzaketen sariak, hauek izango direlarik:

 

1. SARIA, EPAIMAHAIARENA

Udalaren garaikurra eta diploma jasoko ditu eta 200 €-ko  txartela, herriko saltokietan erosketak egiteko, eta horrez gain,  DEIAren Hemendik Ezkerraldea astekarian erreportaje bat eta Onmotivak diseinaturiko 2 publizitate-zerrenda. 

 

 

 

 

PUBLIKOAREN SARIA

Udalaren garaikurra jasoko du, eta profesional espezializatu batek muntatuko dio erakusleihoa, materiala barne, eta Radio 7ko publizitate-falka sorta bat.

 

PUBLIKO BIRTUALAREN SARIA

Udalaren garaikurra jasoko du eta indaba-jana, ardo ondu botilarekin eta azkenburukoarekin, bi pertsonentzat, Zugaztietako Karmen Barria jatetxean eta Onmotivak eskainitako  Community Manager zerbitzuak, bi hilabetez.

 

Erakusleiho-apainketa, arte eder, dekorazio eta merkataritzako profesionalez osatuko da epaimahaia eta kalitatea, produktuaren irudia eta aurkezpena, sormena, argiztapena, modernitatea eta berrikuntza baloratuko ditu proposamenetan. 

 

Publikoaren saria emateko, hautestontzietan utzitako botoak zenbatuko dira  eta publiko birtualarena emateko, ordea, Facebook-en bidez jasotako botoak. Lehiaketaren oinarrietan ezarritakoaren arabera, establezimendu batek ezin izango du sari bat baino gehiago irabazi.  

 

Bestalde, gehien gustatu zaien erakusleihoaren aldeko botoa eman duen publikoak ere sari onak eskuratu ditzake.  

 

Horretarako,  erakusleihoen lehiaketaren lehenengo egunetan postontzietan utziko den flyerra bete beharko dute bozkatu nahi dutenek. Flyer hori  Caja Rural de Navarra, Herriaren Garapenerako Agentzian, Udal Liburutegian eta Udaletxeko Kultura Sailean egongo da eskuragarri eta, bete ondoren, gorago aipatu diren lehenengo hiru lekuetan 2020ko abenduaren 18tik 2021eko urtarrilaren 2021era egongo diren hautestontzietan utziko dira.

 

Datorren urteko urtarrilaren 11n, goizeko 11:00etan Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian 200 euroko txartel bat zozketatuko da, Trapagarango Udalak emana, erosketak egiteko herriko establezimenduetan.  Zozketa hori Baturiken Facebook orrialdean ere emango da.

 

Herriko Merkatari eta Ostalarien Facebookaren bidez bozkatu nahi dutenek 2020ko abenduaren 31tik 2021eko urtarrilaren 7ra egin ahal izango dute.

 

Lagun horien artean Baturikeko establezimenduetan erosketak egiteko Caja Rural de Navarrak emandako 200 euroko beste txartel bat ere zozketatuko da. Irabazlearen izena Herriko Merkatari eta Ostalarien Facebookaren bidez jakinaraziko da 2021eko urtarrilaren 11n, eguerdiko 12:00etan.

 

Pertsona bakoitzak boto bat baino ezin du eman modalitate bakoitzean.

 

Saltokiek zein bozkatzen duten pertsonek sari bakar bat jaso ahal izango dute. Hortaz, horietako bati beste sariren bat egokituko balitzaio,  bere atzetik botorik gehien lortu duenari emango litzaioke.

Amaitzeko, antolatzaileek 7. edizio honetan parte hartzen duten erakusleihoen kalitatea azpimarratu nahi dugu. Merezi du kaletik ibiltzea eta ikustea.