2020(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Udazkeneko “Trapagaranan zaindu” bonua salmentan jarriko da urriaren 14an, beste 50.000 euro txertatzeko herriko merkataritzan, zerbitzuetan eta ostalaritzan


Ø  Asteazkenean, urriak 14, salmentan jarriko dira bonu horren 1.693 ale, bakoitza 15 eurotan, nahiz eta haien erosteko balioa 30 eurokoa izango den. 

Ø  Udazkeneko edizio berezi honetan guztira 70 saltokik hartuko dute parte.

Trapagarango Udalak eta “Baturik”-ek, Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak,  Caja Rural de Navarrarekin lankidetzan, urriaren 14an abian jarriko du tokiko bonuaren edizio berezi berriaren salmenta,”TRAPAGARAN ZAINDU” izeneko ekintzen barruan.   Edizio honetan  beste 50.000 euro jarriko dira zirkulazioan herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean kontsumoa areagotzeko asmoz,  kontuan hartuta Covid-19ak sortutako osasun alertaren ondorioz dekretaturiko alarma egoerak  erabat kaltetu duela sektore hori eta, aldi berean, herritarrek eta bisitariek bere erosketetan % 50eko aurreztu dezaten nahi da.

 

“Trapagaran zaindu” bonuaren aurtengo bi edizio berezien bigarrena da honako hau, beste bat egin baitzen udaberrian. Horrela, bada,  2020 urtean Covid-19ak sortutako osasun krisiaren ondoriozko egoera dela eta, bikoiztu egingo da Udalak asmo honetara bideraturiko dirua,  25.000 eurotik  50.000 eurora igo baita, auspo izugarria delarik garai latz hauetan merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza establezimenduentzat,  herriko ekonomiaren oinarriarentzat, alegia,  eta era berean, bezero eta bisitarientzat ere bai.  

 

Establezimenduak.  Edizio honetarako 70 establezimenduk eman dute izena guztira,  10 langile edo gutxiago dituztenak guztiak  ere eta saltoki bat jendearentzako zabalik Trapagaranen. Haien artean Baturik elkartekoak direnak daude eta ez direnak ere bai.

 

Haien artean negozio desberdinak daude:  janari-dendak, auto-eskolak, tabernak eta jatetxeak, moda eta osagarriak, estetika zentroak eta ileapaindegiak, zapata-dendak, ileapaindegiko produktuen saltokiak, optikak, kirol dendak eta elikagai osagarrien saltokiak,  hortz-klinikak, errehabilitazio klinikak,  fotokopia- eta paper-dendak, dietetikak, burdindegiak, loradendak, gimnasioak,  teknologia berrien establezimenduak, bitxitegiak, jostailu-dendak, lentzeria eta mertzeriak, liburu-dendak, komunikazio eta publizitate negozioak, eraberritze eta dekorazio dendak, argazki-dendak, animalienak...

 

Bonuak.  Kanpaina honetan  1.693 bonu jaulkiko dira, bakoitza 30 euroko balio nominalekoa,   baina 15 eurotan erosiko dira, hortaz eramaileak 30 euroko balioa izango du kanpainara atxikitako Trapagarango establezimenduetan kontsumitzeko.

 

Merkataritza-bonu hau zatikagarria izango da eta bi zatikitan banatuta egongo da, bakoitza 15 eurokoa. Zatiki bakoitza establezimendu desberdinetan erabili beharko da.

 

 

 

Gainera, erosleak metatzea ala ez erabaki dezake zenbateko handiagoko erosketetarako erabiltzeko, baina 30 euroko mugarekin. Bonu-zatiki bakoitza erosketa bakar batean baino ezin izango da erabili. 

 

Bonuak urriaren 14an, asteazkenean, jarriko dira salgai www.trapagaranbizi.com  webgunearen bidez, berariaz  sortu baita horretarako eta udalaren zein Baturiken webgunetik eta Facebooketik ere iritsi daiteke hara, 2020ko urriaren 18ra arte edo izakinak agortu arte.  

 

Bonua erosi ondoren, kontsumitzaileak erosketaren egiaztagiria jasoko du posta elektronikoaren bidez. Egun batzuk geroago, eta beti ere, atxikitako saltokietan erositako bonuak erabiltzeko epea hasi baino lehen, bonua ere posta elektronikoz jasoko du.

 

Bonu-erosleek 2020ko urriaren 27tik azaroaren 22ra (biak barne)  erabili ahal izango dituzte bonuok  kanpainara atxikita dauden establezimenduetan. Bonuak erosteko eta erabiltzeko datak bereizi egin dira parte hartzen duten establezimenduek haien jarraipen hobea egin dezaten.

Atxikitako establezimenduen zerrenda kanpainako webgunean eta udalaren zein Baturiken atari eta Facebook-etan argitaratuko da.

 

Ezinbestekoa izango da bonu zatikiak inprimatuta eramatea erabili nahi diren establezimendura.

 

ESTABLEZIMENDU PARTE-HARTZAILEAK:

 

AMBICAL CERRAMIENTOS, SL

Bizigarri restaurante-jatetxea

Boulevard Kafe Antzokia

Boutique Eva

la pinta KAFE TABERNA

TXALAPARTA KAFEA

Calma, Belleza Y Bienestar CORE S.L.

la bota de oro OINETAKOAK

Dani HARATEGIA

JOSEMI HARATEGIA

URKIJO HARATEGIA

HNOS. ZURBANO HARATEGIA

M’EVA EDERTASUN ZENTROA

Endi ESTETIKA ZENTROA

TRÁPAGA OPTIKA ZENTROA

VALLE OPTIKA ZENTROA

Txili URDAITEGIA

MAKI LITXARRERIAK

hierro BIZIKLETAK

COPY LOFER

TXIRA DIETETIKA

EDDER ESTETIKA ZENTROA

Egunero

Maxi'm ESTETIKA ETA ILEAPAINTZEAK

FACTORY shoes

LARRIETA BURDINDEGIA

Fisioaran  Fisioterapia ZENTROA

Rossas LORADENDA

FOTO JAVIER ARGAZKIAK

Zafra frutak

GABETA COTTON

Gautxori

Biofussion Gimnasioa

Goizalde

Hegoa Fisioterapia & Osteopatia

Herria Zaharra

HIRU

Infinity Shoes

GAMAR instalazioak

KIBOR etxetresna elektrikoak

Kurrusku kaialde

La Pelu de Ruth

 zutabe lentzeria

Arlekin liburudenda

Olga liburudenda

MAS NUTRICIÓN Y SALUD

Maxi'm ileapaintzaileak

El Acerico mertzeria

Mª ANGELES modak

Umeak modak

VIVANCO modak

Nerea Lago ESTILISTAk

ONMOTIVA, COMUNICACION Y PUBLICIDAD INTEGRAL, SL

LAS QUINIELAS paper-denda

Belén ileapaindegia

ideas ileapaindegia

keinu ileapaindegia

mixta Esti ileapaindegia

la castreña arraindegia

POMPETE

REFORMAS Trapagaran

Haizea ileapaindegia

SAN MARTIN Y LAUCIRICA CORREDURIA DE SEGUROS ,S.L.

CASADO MONTALBAN farmaziako parafarmazia saila

Mª ANTONIA DIEZ GARCIA farmaziako parafarmazia saila

Secrets estetika eta masaje zentroa

Sopotey

SOTOKI TABERNA

TRAPAGA DIGITAL

Trapagafauna