2020(e)ko irailaren 30(a), asteazkena

Udazkeneko “Trapagaran zaindu” bonuak beste 50.000 euro jarriko ditu zirkulazioan tokiko ekonomiari laguntzeko.

 


    Udalak berriro bikoiztu egingo du bere ekarpena 25.395 euroraino eta, horrela, azken edizioan bezela, bezeroek %50eko deskontua lortzen jarraituko dute 

   Irailaren 30etik hasi eta urriaren 7ra arte zabalik egongo da atxikitzeko epea parte hartu nahi duten establezimenduentzat.  

 

 

Trapagarango Udalak eta Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak (Baturik), Caja Rural de Navarrarekin lankidetzan, datorren urriaren 27an abian jarriko dute tokiko bonoaren beste edizio berezi bat “TRAPAGARAN ZAINDU” izenekoa. Edizio bereziko bonuak 50.000 euro jarriko ditu zirkulazioan herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzeko, sektore hori erabat kaltetu batitu Covid-19ak sortutako osasun alertaren osteko krisi ekonomikoak eta, aldi berean, herritarrentzat eta bisitarientzat onuragarria izateko, erosketetan %50eko aurrezpena izango dutelako, azken edizioan bezala. 

 

Aurten abian jarriko diren tokiko bonuaren bi edizio berezietako bigarrena izango da hau, ekaina eta uztailean beste bat egon baitzen. Horrela bada, 2020 urte honetan, alarma egoerak sortutako egoera dela eta bikoiztu egingo da udalak xede honetara bideratuko duen diru-kopurua, 25.000tik 50.000 eurora igoz, garai latz honetan auspoa emateko bai gure herriko ekonomiaren oinarri diren merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza establemienduei, eta  bai bezero eta bisitariei.

 

Establezimenduak  Irailaren 30etik hasi eta urriaren 7ra arte atxiki daitezke kanpainara merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu sektoreko establezimenduak, 10 enplegatu edo gutxiago badituzte eta saltoki bat baldin badute Trapagaranen, berdin diolarik Baturikeko kide izan ala ez.

 

Bonuak Kanpaina honetan 1.693 bonu jaulkiko dira, bakoitza 30 euroko balio nominalarekin, baina 15 eurotan erosiko dira, hortaz eramaileak 30 euroko balioa izango du kanpainara atxikitako Trapagarango establezimenduetan kontsumitzeko. Bonu hau zatikagarria izango da eta bi zatikitan banatuta egongo da, bakoitza 15 eurokoa. NAN bat erakutsita, gehienez, bi bonu eskura daitezke. Edizio berezi honetako berrikuntzetako bat da zatiki bakoitza denda banatan erabili beharko dela.

 

Gainera, erosleak metatzea ala ez erabaki dezake zenbateko handiagoko erosketetarako erabiltzeko, baina oraingoan 30 euroko mugarekin. Merkataritza-zatiki bakoitza erosketa bakar batean baino ezin izango da erabili.  Erosketa bakoitzean, gehienez bi zatiki oso erabil daitezke (30 euro).

 

Berrikuntza gisa, berariaz zabaldu den webgune batean erosi ditzakete bonuak kontsumitzaileek, 2020ko urriaren 14tik 18ra arte edo izakinak agortu arte. Web horretara udalaren eta Baturiken web orri eta Facebooken bidez ere iritsi daiteke.

 

Bonua erosi ondoren, kontsumitzaileak erosketaren egiaztagiria jasoko du posta elektronikoaren bidez. Egun batzuk geroago, eta beti ere, atxikitako saltokietan erositako bonuak erabiltzeko epea hasi baino lehen, bonua ere posta elektronikoz jasoko du.

 

Erosten dituztenek 2020ko urriaren 27tik azaroaren 22ra (biak barne)  erabili ahal izango dituzte kanpainara atxikita dauden establezimenduetan, baldin eta zabalik badaude. Atxikitako establezimenduen zerrenda kanpainako webgunean eta udalaren zein Baturiken web orri eta Facebook-etan argitaratuko da.

 

Atxikitzera eta parte hartzera animatzen ditugu establezimenduak. Azken edizio berezian 72 izan ziren  establezimenduak.

 OINARRIAK