2020(e)ko irailaren 1(a), asteartea

BFAko KONTRATAZIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZAK: KONTRATA30 programa

 Bizkaiako Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak Kontrata 30 programa onestu du COVID-19 pandemiak eragindako krisiaren ondorioz, Bizkaiko gazteen enplegagarritasuna sustatzeko. (Bizkaia Aurrera)

Oinarriak lotura honen bidez kontsulta daitezke.

------------------------------------------------------------------------

DIRU-LAGUNTZEN LABURPENA (informazio osorako hemen sakatu):

1. artikulua.—Xedea

Ekimen honen xedea da Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak gehienez ere 30 urte arteko gazte langabetuentzako gutxienez 6 hilabeteko iraupeneko praktikaldiko kontratua laguntzeko diru-laguntzak ezarri eta arautzea da.

2. artikulua.—Erakunde onuradunak

1. Honako hauek izan ahalko dute diru-laguntzen onuradun: Bizkaiko enpresak (haien forma juridikoa gorabehera), enpresari indibidual eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko elkarte, fundazio eta irabazteko asmorik gabeko beste erakunde batzuek ere.

4. artikulua.—Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak

1. Diruz lagundu ahal izango da 30 urte arteko langabeekin, kontratuaren hasiera-data barne, egiten den gutxienez 6 hilabeteko iraupeneko praktikaldiko kontratuak erakunde onuradunari eragindako kostua.

5. artikulua.—Laguntzen zenbatekoa

2. Gutxienez sei hilabeteko iraupena duten praktikaldiko kontratuen kasuan, emango den diru-laguntzaren zenbatekoa 3.990,00 eurokoa izango da, langilea 30 urte arteko gizona bada, eta 4.560,00 eurokoa langilea 30 urte arteko emakumea bada.

3. Langileak Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Aurrera planari atxikitako programaren batean parte hartu badu, 30 urte arteko gizona edo emakumea izan, diru-laguntzaren zenbatekoa 5.700,00 eurokoa izango da.