Inplantalariak zerbitzuak tailer teknologiko presentzialak programatuko ditu irailetik aurrera, enpresa txiki eta ertainei, autonomoei eta ekintzaileei beraien negozioak aktibatzen laguntzeko, ondoko esparru hauetan:
· Bezeroekin salmenta eta erlazio modu
berriak zabaldu
· Negozioa eraginkortasun handiagoz kudeatu
errentagarritasuna handitzeko
· Hedabide digitalak modu seguruan nola
erabili zibererasoak saiesteko.
· Bezeroarentzako zerbitzua hobetu
konpetentziarekin desberdintzeko
· Mugikorra eta telelana erabiliz zerbitzua
arindu
Inplantalariak
zerbitzuaren laguntza telematikoa aldez aurretik eskatzea
komenigarria da Mikroenpresan interes eta eragin handiena duten tailerrak
identifikatzen jakiteko.
Teknikariak adieraziko dizu zein tailer den egokiena zure profil
teknologikorako eta zure premietarako, negozioa hobetzeko, bezero
gehiagorengana iristeko edo zure eguneroko enpresa-jardueran errentagarriagoa
izateko.
Gainera, teknikariaren laguntza izango duzu presarik gehien duten
zalantza teknologikoak argitzeko, zibersegurtasunean, telelanean, hedabide
digitaletan edota e-commercean.
Inplantalarien
teknikariaren laguntza eskatzean zure interesekoak diren
tailerretan plaza erreserbatu ahal izango duzu. Horrela, negozioa aktibatzeko
eta digitalizatzen lagunduko dioten teknologiei ahalik eta etekinik handiena
aterako diezu, egungo egoera berrira egokituta.