Udalak bikoiztu egingo du bere ekarpena 25.000
euroraino eta, horrela, bezeroek %50eko deskontua lortuko dute,
orainartekoa %33 izan ohi baita.
Gaurtik hasi eta maiatzaren 15era arte zabalik
egongo da atxikitzeko epea parte hartu nahi duten establezimenduentzat.
Aurten abian jarriko diren tokiko
merkataritzaren bonuaren bi edizio berezietako lehena izango da hau, uda igaro
ondoren beste bat egongo baita. Horrela bada, 2020 urte honetan, alarma egoerak
sortutako egoera dela eta bikoiztu egingo da udalak xede honetara bideratuko
duen diru-kopurua, 25.000tik 50.000 eurora igoz, garai latz honetan auspoa
emateko bai gure herriko ekonomiaren oinarri diren merkataritza, zerbitzu eta
ostalaritza establemienduei, eta bai
bezero eta bisitariei.
Establezimenduak Gaurtik hasi eta maiatzaren 15era
arte atxiki daitezke kanpainara merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu
sektoreko establezimenduak, 10 enplegatu edo gutxiago badituzte eta saltoki bat
baldin badute Trapagaranen, berdin diolarik Baturikeko kide izan ala ez.
Kanpaina honetako berrikuntzetako
bat da parte hartu nahi duten establezimenduek on-line inprimaki bat bete
beharko dutela, eskuragarri egongo dena Trapagarango Udalaren eta Baturik
elkartearen webguneetan. Izena emateko unean
establezimendu horiek zabalik egon daitezke edo bere jarduna etenda eduki
lezakete alarma egoeraren ondorioz, baina, kontsumitzaileek erositako
bonuak erabili ahal izateko, establezimenduak zabalik egon beharko dira.
Bonuak Kanpaina honetan 1.666
bonu jaulkiko dira, bakoitza 30 euroko balio nominalarekin, baina 15 eurotan
erosiko dira, hortaz eramaileak 30 euroko balioa izango du kanpainara
atxikitako Trapagarango establezimenduetan kontsumitzeko. Merkataritza-bonu hau
zatikagarria izango da eta bi zatikitan banatuta egongo da, bakoitza 15
eurokoa. NAN bat erakutsita, gehienez, bi bonu eskura daitezke.
Edizio berezi honetako beste
berrikuntzetako bat da alarma egoeragatik bere jarduna etenda izan duten edo
oraindik etenda duten saltokietako batean erabili beharko dela zatiki hauetako
bat, eta beste zatikia, saltoki berean edo egoera berean dagoen edo zabalik
dagoen beste saltoki batean erabil daiteke, betiere kanpainara atxikita egon
beharko delarik.
Jarduera etenda duten saltokietan
bonuak edo zatikiak ezin izango dira erabili, harik eta saltokia zabaldu arte.
Gainera, erosleak metatzea ala ez erabaki dezake zenbateko handiagoko
erosketetarako erabiltzeko, baina 60 euroko mugarekin. Merkataritza-bonu edo
zatiki bakoitza erosketa bakar batean baino ezin izango da erabili. Erosketa bakoitzean, gehienez bi bonu oso
erabil daitezke (60 euro).
Berrikuntza gisa, berariaz
zabaldu den webgune batean erosi ditzakete bonuak kontsumitzaileek, 2020ko
maiatzaren 25etik uztailaren 25era arte edo izakinak agortu arte. Web horretara
udalaren eta Baturiken atari eta Facebooken bidez ere iritsi daiteke.
Erosten dituztenek 2020ko
maiatzaren 25etik uztailaren 21era (biak barne)
erabili ahal izango dituzte kanpainara atxikita dauden
establezimenduetan, baldin eta zabalik badaude. Atxikitako establezimenduen
zerrenda kanpainako webgunean eta udalaren zein Baturiken atari eta Facebook-etan
argitaratuko da.
OINARRIAK