COVID-19 sortzen ari den egoeraren
aurrean eta agintari eskudunek hartutako neurrien aurrean, Eusko Jaurlaritzako
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, INPLANTALARIAK
zerbitzua zuzendu du telelana aholkatzeko eta ezartzeko doako zerbitzu batekin,
autonomoen eta ETEen eskura, beren jarduera edo zati bat beren bizilekutik
jarraitzea ahalbidetuko dien teknologiaren erabileran laguntzeko.
Inplantalariak zerbitzua honetan
datza:
·
Doakoa eta
teknologia-aholkulari talde batek telematikoki ematen duen zerbitzua;
normaltasuna bueltatzen denean, zerbitzu hau eskatu duten enpresek aurrez
aurreko formatuan eskatu ahal izango dute Inplantalariak zerbitzua.
·
Teknologia erreala eta
neurrira ezartzeko zerbitzu praktikoa, enpresa-kasu bakoitzean aplikatzekoa,
profil teknologikoaren eta jarduera motaren arabera.
·
Berehalako emaitzak,
enpresari bere jarduerarekin edo jardueraren zati batekin urrunetik jarraitzeko
aukera ematen dion teknologia eskaintzean.
·
Errealista eta
bideragarria; autonomoetan eta ETEetan frogatutako erabilerako teknologiak
ezartzen dira telematikoki.
Enpresa interesatuak izena
eman behar du harremanetarako dituen datuak adieraziz, eta ahalik
eta lasterren, aholkulari-taldea haiekin harremanetan jarriko da
telefono-hitzordua ezartzeko, telelana emango dioten tresnak ezartzeko.
Aholkulari teknologikoen taldeak esperientzia handia du
autonomoentzako eta enpresentzako aholkularitzan, eta etengabe eboluzionatzen
ari diren teknologien zerrenda bat du, tresna teknologikoz eta
erabilera-praktikez osatua, enpresa txikiak telelana bermeekin eta
segurtasunarekin ezartzea lor dezan.
Inplantalarien aholkularien taldeak enpresa eskatzaileei
aholkatzen dizkien teknologien zerrenda hau informazio-liburuxka
honetan zehazten da.
Neurri edo zailtasun handiagoko ezarpena behar duten kasuetarako,
hornitzaile teknologikoen atari
bat jarri da eskatzaileen eskura, etengabe eguneratzen ari dena, eta telelana
ezartzea errazteko zerbitzuak eta irtenbideak eskaintzen dituena.