2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

KREO EN TI KANPAINA – MERKATARITZA BONUA


BBK Fundazioak 'Kreo en ti' ekimena jarri du abian, Bizkaiko denda txikien biziraupenari lagundu nahi duen web plataforma solidarioa. "Kreo en ti" plataformaren bidez, herritarrek erosketak aldez aurretik egin ahal izango dituzte, gaur egun itxita dauden dendetan, berehalako likidezia eskainiz eta horrela beren biziraupenean lagunduz. Bonuak 15 € eta 30 € -ko salmenta prezioa izango dute, eta BBK-k 5 eta 10 € gehiago gehituko ditu hurrenez hurren

• Kreo en ti plataformaren bidez, herritarrek bonoak erosteko aukera izango dute eta negozioak ateak ireki eta gero trukatu
• Herritarrek gustukoen duten dendetan erosketak aurreratu ahal izango dituzte, berehalako likidezia eskainiz eta horrela beren biziraupena sustatuz
• Bonuek 15 € eta 30 € -ko salmenta prezioa izango dute, eta BBK-k 5€ eta 10 € gehiago gehituko ditu hurrenez hurren
• Zehazki, BBK-k bi bono mota jarri ditu abian: 10.000 15 + 5 bonu eta 5.000 30 + 10 bonu
• Dendek egun gutxiren buruan jasoko dituzte erosketen diru-sartzeak
• Bonuak dendak irekitzen dutenetik 2020ko abenduaren 31ra arte truka daitezke
• Ekimena Alarma Estatua dela eta itxi behar izan duten Bizkaiko denda guztiei irekita dago

Izena emateko, joan https://kreoenti.bbk.eus/formulario-comercios helbidera eta bete inprimakia. Webgune honetan kanpainan parte hartzeko baldintzen xehetasunak eskuratzeko aukera izango duzu. Apirilaren 23ra arte zabalik dago apuntatzeko epea.

Gutako bakoitzaren laguntzarekin soilik, gure ingurune komertziala osatzen duten establezimenduen jarduera ekonomikoa berreskuratuko da, auzo, herri eta hiriei bizitza ematen dietenak.