► Udalak positiboki baloratu
du hirugarren edizio hau: taberna
bakoitzak, bataz beste, zortziehun pintxo saldu ditu eta inpaktu ekonomikoa
30.000 eurotik gorakoa izan da.
►Ia berrehun
pertsonek zigilatu dute inprimakia taberna guztietan eta hautestontzietan utzi
gogokoen izan duten pintxoarentzako botoarekin.
Herri meatzarian egin den jaialditxo batean
zehar eman da jakitera lehiaketaren epaia, ekitaldiaren buru izan direlarik Trapagarango
Alkatea, Xabier Cuéllar eta Baturikeko presidentea, Iñaki Sasiain. Horiez gain, beste udal ordezkari batzuk ere
egon dira: Sozialisten bozeramalea, Miguel Ángel Gómez, eta Tokiko Merkataritza
eta Ekintzaileen zinegotzia, Karmele
Martínez; eta lehiaketa babestu duten
erakundeetako ordezkariak (Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta
Kontsumo Saila, Deia, Campos kontserbak, Bersatxoa edarien komertziala, Trápaga
Bosch Car Service, Onmotiva, Emtesport eta Merkosta Vasca), Cecobiko Idazkari
Nagusi Pedro Campo, taberna parte-hartzaileen ordezkariak, Ezkerralde eta
Meatzaldeko merkatari eta ostalarien ordezkariak, herriko kultur elkarteenak
eta Caja Rural de Navarrako
sukurtsalarena ere bai.
“III
Trapagaran Pintxotan – De Pintxos” pintxoen lehiaketaren hirugarren edizio
hau azaroaren 8tik 24ra egin da,
ostalaritzako hamahiru establezimenduk parte hartu dutelarik: Betiko Quinielas taberna, La Pinta taberna, Arana taberna, Sotoki
Taberna, Happy taberna, La Gramola taberna, Bizigarri kafe-jatetxea, Batzokia,
Boulevard Kafe Antzokia, Karrantza Taberna, Txalaparta kafea, London kafea eta
Trasgu kafetegia.
Lehiaketa honetan zehar establezimendu
bakoitzak, bataz beste, zortziehun pintxo saldu ditu, eta horrek agerian
jartzen du lehiaketak sortzen duen interesa. Haren inpaktu ekonomikoa 30.000
eurotik gorakoa izan da, hots, kontsumitzaileek gastatu dutena parte hartu
duten hamahiru establezimenduetan. Gainera, azpimarratzekoa da herritar eta inguruko
herrietako jende askok dastatu dituztela pintxoak, hautestontzietan 200
inprimaki utzi baitziren taberna
guztietako zigiluekin eta pintxo gogokoenarentzako botoarekin.
Epaimahai profesionala arloko adituez eratu
da eta kontutan hartu ditu pintxoen aurkezpena, originaltasuna, berrikuntza,
zapore-harmonia eta elaborazioa. Sukaldari hauek izan dira epaimahai kideak: Tomás
Sánchez (Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko Ohorezko Presidentea), Alberto Markina
(bere anaiarekin batera zenbait ostalaritza establezimenduren jabe eta arduraduna, hala nola, Santurtzin dauden “La Capi Gourmet” eta Krunch-ena,
eta Villaverdeko hareneko “La Capitana”-rena) eta Santos Guerrero (Castro
Urdialesko “La Arboleda” jatetxearen jabea). Kategoria honetan Betiko Quinielas
taberna izan da saritua, jarraiko bigarren urtez modalitate honetan.
Establezimendu parte-hartzaileetara pintxoak
dastatzera joan eta gehien gustatu zaienaren aldeko botoa eman dutenek osatu
dute herri-epaimahaia. Kasu honetan,
irabazlea Boulevard Kafe Antzokia izan da.
Trofeoa, diploma eta DEIAn argitaratuko den
Onmotivak diseinaturiko erreportaje eta faldoia jaso dute aipatu bi
establezimenduek.
Esan behar da, bi establezimendu irabazleak
hurrengo hilabeteko larunbat eta igandeetan pintxo irabazlea eskaintzen jarraituko
dutela, nahi duenak dastatu dezan.
Jaialdian zehar beste 20 sari ere eman
dira, aldez aurretik zozketatu direlarik taberna parte-hartzaile guztien
zigiluez inprimakia bete eta hautestontzietan utzi dituztenen artean. Opariak hauek izan dira: bi gauko egonaldia landetze batean, gosariak
eta afariak barne, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo
Sailaren eskutik; bi pertsonentzako hiru
bisitaldi Bordón upelategietara, Merkosta
Vascaren dohaintza; Marqués de Vitoria sei kutxatila ardo, Bersatxoa edarien komertzialak emanak; lau lote arrain-kontserba, Conservas Campos-en
opari; 150 euroko erosketa-txartel bat,
Baturikek eskainia eta ibilgailuentzako lau azterketa, IATren aurrekoa eta
iragazkia barne, Trápaga Bosch Car
Servicen eskutik.