Ø
Neurri honek, Ezkerralderako eta Meatzalderako Eusko
Jaurlaritzak sorturiko Talka Planaren atal direlarik, aurten udalerri honetan
egin diren beste bi programak sendotzen ditu, langabezia tasa murrizteko asmoz.
Ø
Bi erakundeek Plan honetan inbertitu duten
diru-kopurua 231.000 eurokoa da, eta aurreko bi planetan inbertitutakoarekin
batuta, guztira, 575.000 euro egiten dute,
aurreko urteetan baino kopuru askoz handiagoa.
Neurri hau, Ezkerralderako eta Meatzalderako Eusko
Jaurlaritzak sorturiko Talka Planaren atal delarik, hiru erakundeen, hots,
Eusko Jaurlaritza, Lanbide eta Udalaren arteko lankidetzaren ondorio da. Eskualde bereziki behartsuan langabezia tasa
murrizten jarraitzeaz gain, hiru helburu ditu: interes orokor eta sozialeko
lanak egitea herriaren alde, parte hartzen duten pertsonen egoera ekonomikoa
hobetzea eta prestakuntza zein eskarmentuaren bidez pertsonok gaitzea hurrengo
lan baterako.
Kontratatuko diren 18 pertsonetatik, zortzik
basabideak eta lurrazpiko edukiontziak egokitzeko eta hiri-altzariak margotzeko
taldea eratuko dute. 2 ofizialak izango
dira eta 6 zerbitzu anitzeko peoi espezialistak. Ofizialek, gutxienez, lanbide horretan 24
hilabeteko esperientzia egiaztatu beharko dute eta haien lan kontratua
lanaldiaren %75koa izango da.
Beste alde batetik, 2 koordinatzaile eta 8 hurbiltasuneko
hiri-agentek herrian egien diren jarduera aipagarrien berri emango diete
herritarrei, gizalegezko ekintzez kontzientziatuko dituzte, adibidez, animaliak
edukitzeari buruzko ordenantzaz, bide publikoan eta hiri-altzarietan dauden
kalteen berri emango dute eta laguntza emango dute ikastetxe inguruetan.
Arduradunek %100eko lanaldiko kontratua edukiko dute,
baina hiri-agenteek lanaldiaren %50ekoa. Arduradun lanpostua betetzeko, gutxienez, Erdi
Mailako edo Goi Mailako Hezkuntza Zikloa edo Batxilergoa eduki beharko da. Agentea
izateko, ordea, nahikoa izango da Eskola Graduatua edo baliokidea edukitzea.
Pertsona horiek guztiak langabezian, Lanbiden izena
emanda eta Trapagaranen erroldatuta egon beharko dira, gutxienez urte bete
lehenago, eta ez dute parte hartu behar izan “Enplegua Sustatzeko Tokiko
Ekintzen Programa”ko aurreko edizioetan. Horrez gain, Lanbideren sailkapenaren
arabera laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboren batekoak izan beharko
dira (esaterako, DSBEren hartzaileak edo onuradunak, 35 urtetik beherakoak, 55 urtetik
gorakoak, iraupen luzeko langabeak, ezinduak, genero indarkeriaren biktima
diren emakumeak eta abar). Horietatik guztietatik, gutxienez %40 emakumeak
izango dira eta %15, 55 urtetik gorakoak.
Izena emateko epea zabalik dago azaroaren 20ra arte. Interesdunak
Lanbideren webguneko eskaintzetan aurre-inskribatu beharko dira eta Enplegu eta
Herriaren Garapenerako Agentzian aurkeztu baldintza eta inguruabarrak betetzen
dituztela egiaztatzeko eskatzen zaizkien agiri guztiak.
Hirugarren enplegu plan honen kostua 231.000 eurokoa
da. Horietatik, 58.000 € Udalak inbertituko ditu udal aurrekontuaren arabera
eta gainerako 173.000 euroak Lanbideren
diru-laguntzaren bidez helduko dira.
Proiektu honek sendotu egiten ditu udalerrian bi
erakundeek kofinantziatuta egin diren beste bi programak. Bata, laneratzeko
zailtasunak dituzten kolektiboei zuzendu zena, zeinaren bidez 23 pertsona
kontratatu baitziren; eta bigarrena, esperientziarik gabeko 30 urtetik beherako
gazteentzakoa, zeinaren bidez 2 pertsona kontratatu baitziren. Horiek batuta
Talka Planeko 18 pertsonekin, guztira 43 pertsona egiten dute.
Hiru planen inbertsioa guztira, 575.000 eurokoa da, horietatik 224.000 € Udalak
jartzen dituelarik eta gainerako 351.000
euroak, Lanbidek.