► Zigilu-orriak,
udalerri guztiko postontzietan utziko dira eta, horrez gain, eskuragarri egongo
dira, besteak beste, taberna parte-hartzaileetan eta Baturik
establezimenduetan.
Herriko alkate Xabier Cuéllarek
azaldu duen bezala “egun hauetan eskuragarri daude Trapagarango 3.
pintxo-lehiaketaren zigilu-orriak, sari interesgarrien zozketan sartu nahi
dutenek bete beharko dituztenak”. Udaleko Tokiko Merkataritza eta Ekintzaileen
Sailak antolatu du aipatu lehiaketa, “Baturik” Merkatari eta Ostalari
Elkartearekin batera, eta azaroaren 8tik 24ra egingo da.
Zigilu-orriak, udalerri guztiko postontzietan
utziko dira eta, horrez gain, eskuragarri egongo dira, besteak beste, taberna
parte-hartzaileetan eta Baturik establezimenduetan.
“Oraingoan ostalaritzako 13
establezimenduk hartuko dute parte txapelketan: Betiko Quinielas taberna, La
Pinta taberna, Arana taberna, Sotoki taberna, Happy taberna, La Gramola taberna,
Bizigarri kafe-jatetxea, Batzoki, Boulevard Kafe Antzokia, Karrantza taberna,
Txalaparta kafea, London kafea eta Trasgu kafetegia, gogoratu du Tokiko
Merkataritza eta Ekintzaileen zinegotzi Karmele Martínez andreak.
Establezimendu hauetara
guztietara doazenek, txapelketarako aurkeztutako pintxoa dastatu ondoren,
zigilu-orri guztia betetzen badute, sari berri interesgarrien zozketan parte
hartu ahal izango dute. Horretarako, gehien gustatu zaien pintxoaren aldeko
botoa eman beharko dute eta zigilu-orria utzi azaroaren 25a baino lehen
kiroldegian, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eta taberna
parte-hartzaile bakoitzean egongo diren hautestontzietan.
Sari hauek zozketatuko dira:
·
2 gauko egonaldia landetxe batean bi pertsonentzat, gosariak eta afariak
barne, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eskutik.
·
150 euroko txartel bat erosketak egiteko, Baturiken emana.
·
Trapagarango Udal Kiroldegiko edozein jardueraren 10 klasentzako bonua,
Emtesportek emana.
·
“Marqués de Vitoria” 6 ardo-estutxe, Comercial Bersatxoak emana.
·
4 arrain-kontserba lote, Conservas Campos-ek emana.
·
5 ibilgailu-ikuskapen: 21 punturen ikuskapena, IAT aurrekoa barne, olio
eta olio-iragazkiaren aldaketa, Trápaga
Bosch Car Servicek emana.
·
Bodegas Bordónerako 3 bisitaldi 2 pertsonentzat, Merkosta Vascaren
opari.
RUTERO