Azaroaren 8tik 24ra (ostiraletik
igandera, 3 asteburutuan) Trapagarango HIRUGARREN
PINTXO LEHIAKETA (2019) egingo da.
Ordutegia
izango da:
o
Ostiraletan 19:30etatik 22:00era
o
Larunbatetan 12:30etik 15:00era eta 19:30etik
22:00era
o
Igandeetan 12:30etik 15:00era
Antolatzaile
lanetan arituko dira herriko Udala,
Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoa eta Trapagarango Merkatari eta Ostalari Elkartea (Baturik).
Bere helburua da ostalaritzaren bidez herria
sustatzea eta dinamizatzea.
Herriko 13 establezimenduk hartuko dute parte, horien
artean Baturik-eko bazkideak direnak zein ez direnak.
Honakoak
izango dira:
o
BAR BETIKO QUINIELAS
o
BAR LA PINTA
o
TABERNA ARANA
o
SOTOKI TABERNA
o
BAR HAPPY
o
BAR LA GRAMOLA
o
BIZIGARRI CAFÉ – RESTAURANTE
o
BATZOKIA
o
BOULEVARD KAFE ANTZOKIA
o
TABERNA KARRANTZA
o
CAFÉ TXALAPARTA
o
CAFÉ LONDON
o
CAFETERÍA TRASGU
Bi sari irabaz ditzakete:
o
Bata, Epaimahai profesional batek erabakiko du. Alorreko adituak osatutako epaimahaiak
kontuan izango du pintxoen aurkezpena, originaltasuna-berrikuntza, zaporeen
harmonia, tenperatura eta prestaera.
o
Bestea, publikoak emango du, hau da,
parte hartzen duten establezimenduetako pìntxoak dastatzen dituzten bezero
herritarrek edo kanpotarrek, botoa emanez gehien gustatu zaien pintxoari.
Establezimendu berak irabaz litzake bi sariak.
Sari horietako
bakoitzean honakoak sartzen dira:
o
Diploma bat eta garaikurra bat
Lehiaketara
aurkezten diren pintxoak 1 € -ko prezioa izango dute eta lehiaketaren
bereizgarriaz identifikatuko dira.
Pintxoak
dastatu eta botoa eman nahi dutenentzat pintxo-ibilbideak
egongo dira eskura, besteak
beste, parte hartzen duten tabernetan eta Baturik-era atxikitako
establezimenduetan. Dena den, postontzietan ere utziko dira.
Haien botoa
baliozkoa izateko parte hartzen duten establezimendu
guztien zigilua eduki beharko du pintxo-ibilbideak eta azaroaren 8tik 25era
Kiroldegian, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eta parte hartzen
duten tabernetan jarriko diren hautestotzietan
utzi beharko da.
Gainera, pertsona
horiek sariak irabaz ditzakete.
Sari horiek azaroaren
28an 11:00etan zozketatuko dira Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.
Antolatzaileak harremanetan jarriko dira irabazleekin.
Antolatzaileek
zenbait babeslekin daude harremanetan sari gehiago lortzeko.
Pintxo-ibilbideetan emango dizuegu haien berri.