2019(e)ko irailaren 24(a), asteartea

TAILERRA| Google Ads esperientzia berriarekin bezero eta salmenta gehiago lortu




IKASTAROA

Eraldaketa digitalak erritmo esponentzialean hazten jarraitzen du. Online marketinak, sare sozialek eta bilatzaileek enpresentzako eta antolakundeetarako aukera-sorta zabala ireki dute, baina baita galdera anitz ere. Adierazle garrantzitsuenetako bat Google eta iragarle eta agentziei eskaintzen dizkien aukera handiak dira.
Duela gutxi Google-k bere plataforma guztia eguneratu du eta publizitate-akzio guztien errendimendu handiena lortzeko garrantzitsuak diren berritasunak eta aldaketak gehitu ditu.
Ikastaro honetan Google Ads-i buruzko zalantza guztiak argituko ditugu eta bilatzailean kanpaina bat abian jartzeko orduan zer urrats egoki eman erakutsiko dizuegu.


 
NORENTZAT 
Antolakundetan Google Ads kanpainak nola erabili eta ezarri ikasi nahi dituzten profesionalei.

 
 HELBURUAK 
Ikastaro honek ondoko helburua du: Google Ads kanpaina bat ezarri eta garatzeak zer abantaila dituen jakinaraztea, Google Ads Esperientzia berrian SEM estrategia garrantzitsua dela aintzat hartuta.
Ikastaro honetan ondokoa ikasiko duzu:
  • Google Ads Esperientzia berrian SEM (Search Engine Marketing) estrategia bat garatzen.
  • Antolakunde guztietan Google Ads-ek zer aukera dituen ezagutzen, berriztatze ondoren.
  • Bilaketa sareetan eta Google display-en iragarki babestuen kanpaina modu eraginkorrean kudeatzen, azken aldaketen ondoren.
  • Klik-engatik ordainketa kanpainen emaitzak neurtzen eta testatzen.



 
 PROGRAMA 
- Emaitzen marketinari buruzko sarrera.
• SEO eta SEM.

- Nola hasi Google Ads-ekin.
• Hasierako kokapenetan agertzea.

- Google Ads Esperientzia berriaren oinarrizko elementuak.
- Bilaketa sareak eta display.
- Google Ads kanpaina bat planifikatzea.
• Hitz gakoak aztertzea.
• Hitz egokiak aurkitzea.

- Helburuak, segmentazioa eta aurrekontuak definitzea.
• Kontu baten oinarrizko antolaketa.
• Elementu bereizlearengatik segmentatzea.

- Kanpainen egitura eta diseinua.
- Google Ads Esperientza berrian kanpaina bat sortu eta zabaltzea.
- Iragarkiak luzatzea
- Bilaketa-sareetan eta Dispaly-n Remarketina
- Bideo-kanpainak
- Google Ads kanpaina bat optimizatzea.
• Kontua monitorizatzea.

- Google Ads-en interpretazioa eta reportinga.



 

 IZENA EMATEKO 

 Meatzaldeko Behargintzak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute eta euskadi + innova webgunetatik egingo dira.