2019(e)ko ekainakren 11(a), asteartea

TRAPAGARANGO HERRITARREK LANBIDE HEZIKETA IKASTEKO ENPRESA-BEKEN VIII. PROGRAMA


Jarraiko zazpigarren urtez jarri da abian, Trapagarango Udalaren ekimenez eta Somorrostroko  Irakas-gunearekin lankidetzan, herri honetako ENPRESA-BEKEN VIII. PROGRAMA.


Edizio honetan 8 dira programa babesten duten enpresek, herriko edo herriarekin loturiko enpresa ertain eta handia, hain zuzen ere. Honakoak dira aipatu enpresak:

AMAZON

CECOTRANS-BIZ

ELECTRIFICACIONES RADIMER

MERCEDES DE MIGUEL


TALLERES ALJU

GAIMAZ

CNC (Navacel taldea)

ENVISER SERVICIOS MEDIO AMBIENTALES


Honakoak dira helburuak:

o     Ekiditzea ikasteko adinean dauden gazteek ikastetak bertan behera utz ditzaten, krisi garai honetan etxeko ekonomia kaxkarra gehiago ez kalteagatik.

o     Herriko edo herriarekin edo herritarrekin zuzenean loturiko enpresen arteko uztardura sendotzea.

o     Gazteei laguntzea laneratzeko aukera handiak dituzten lanbideetan prestatzera.

o     Gehiago hurbiltzea ikasketak lan-munduari,  bekak ematen dituzten enpresek euren espezialitateko ikasketak egiten dituzten ikasleei praktikak egiteko  aukera emango dietelarik,  eta  baita eurentzat lan egiteko kontratuak eskaini ere.


Bekak eskuratu ditzakete 2019ko ekainaren 30ean  30 urtetik behera dituzten gazteak, Trapagaranen erroldatuta egon badira,  etengabe, gutxienez 2018ko ekainaren 30az geroztik, eta DBH edo Batxiller titulua badute, Erdi Maila edo Goi Mailako Prestakuntza Zikloetan sartzeko, hurrenez hurren.


Pertsona horiek Lanbide Heziketa ematen duten edozein ikastetxetan ikasi ahal izango dute.




Aurten beka bakoitzaren zenbatekoa honakoa izango da:

Ø 800 € / Erdi Mailako Heziketa Ziklo batentzat

Ø 1.000 € / Goi Mailako Heziketa Ziklo batentzat


Bekak honakoak izango dira:

Erdi mailako Heziketa Zikloarentzat: 2

ü  Espezialiateak:

·      Galdaragintza eta  Soldadurako Teknikaria 1

·         Jantzigintza eta Moda 1


o Goi Mailako Heziketa Zikloarentzat: 19

ü  Espezialitateak:

·     Automozioa: 3

·           Automatizazioa eta Robotika Industriala:  1

·     Elektrizitatea – Elektronika: 3

·     Patroigintza eta Moda:  1

·     Mekatronika Industriala  1

ü  Espezialitaterik gabe: 10

Bekak emateko kontuan hartuko dira ikasleak egindako azken ikasturtean ateratako kalifikazio akademikoak, bidea emango diotenak  beka eskatu duen ikasturtea egiteko, eta bestalde, kontuan izango dira familiaren sarrerak. Hau da, espediente akademiko onena eta sarrera gutxien dituztenak izango dira onuradunak.


Beka eskaera egiteko epea 2019ko uztailaren 15etik 30era izango da, udaletxeko erregistro orokorrean.


Informazio gehiago nahi izanez gero Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke.


Gure esker onik zintzoena enpresa babesleei, haien ahaleginik gabe eta erakusten duten gizartearekiko sekulako erantzunkizunik gabe, ezin izango zelako proiektu hau abian jarri.

TRIPTIKOA


OINARRIAK