► 32 kuadrillak
hartu zuten parte, eta lehiaketaren lehenengo edizioan erabili ziren 70 kilo
karilla indaba baino gehiago behar izan zituzten.
► Udal
arduradunak leihaketari jarraipena
ematearen alde daude, parte hartzaile eta herritarren artean izan duen harrera
ona ikusirik.
“Gol-Portu Alevín” kuadrilla suertatu da irabazle
joan den larunbatean jai giro ederrean ospatu zen Indabaren Egunaren 2.
edizioan. Kuadrilla irabazleak putxera handi bat jaso zuen sari gisa Xabier
Cuéllar alkatearen eskuetatik eta horrez gain, txapel bat eta 300 euroko
txartel bat herriko establezimenduetan gastatzeko.
Bigarren postua “Happy” tabernako kuadrillarentzat izan
zen, eta hori dela eta putxera txiki bat
eraman zuen etxera eta 200 euroko txartel bat herriko establezimenduetan erosketak
egiteko.
Hirugarren sailkatu zena “Los del Barrio” kuadrilla izan zen. Hauek
plaka oroigarri bat eta 100 euroko txartel bat irabazi zuten, Baturik merkatari
eta ostalarien elkarteak emana, hari atxikita dauden establezimentuetan
erosketak egiteko.
Eta amaitzeko, laugarrenetik hamargarren
posturaino sailkatu ziren kuadrillek opari-sorta bat jaso zuten: “Marqués de
Vitoria” ardo-botilla bat, Bebidas Bersatxoa komertzialak emana; 1 kilo karilla
indaba eta sakramentuak Dani, Zurbano anaiak,
Maritxu, Urkijo, Josemi
harategiek, Nardo eta María Jose janari prestatuak eta Txili urdaitegiak emanak. Hauek izan ziren, laugarrenetik
hamargarrenera, kuadrilla horiek: “Txoko
Eder”, “London”, “Tostagarriak”, “Atsegia Trapagaran okindegia”, “M. Lazcano”,
“Txalaparta kafea” eta “Lertxundi kafetegia”.
Indabaren eguna Trapagarango Udalak
antolaturiko jarduera bat da, “Baturik” Merkatari eta 0stalari elkartea,
Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoa, Trueba Interpretazio zentroa eta
herriko zenbait enpresaren laguntzarekin. Ekimen honen xedea da herriko
merkataritza eta ostalaritza jarduerak sustatzea eta beste alde batetik,
Enkarterriko karilla indabari, hau da, bertako babarrunari zabalkundea
ematea.
Indabaren
Egunaren bigarren edizioan 32 kuadrillak hartu dute parte, eta lehiaketaren
lehenengo edizioan erabili ziren 70 kilo karilla indaba baino gehiago behar
izan dituzte. Edizio honetako berrikuntza izan da parte hartu ahal izan dutela,
Trapagarango tabernak ez ezik, kuadrillak ere −herrikoak zein kanpokoak−. Izan
dira, baita ere, lehiaketatik kanpo putxera kaleetan jarri duten beste
kuadrilla batzuk ere.
Karilla indaban adituak diren Trueba
Zentroko profesionalez osaturiko epaimahi batek baloratu ditu lehiaketara
aurkeztu diren putxerak. Kontuan izan dituzte indaben aurkezpena, zaporea eta
egoste-puntua.
Larunbateko ekitaldia musikaz hornitu zen
Trapagarani jai giroa emateko. Ildo honetatik, aipatzekoa da Portugaleteko Los
Barbis taldearen emanaldia.