►
Meatzari herriko indaba-lehiaketa apirilaren 6an egingo da.
► Herriko alkateak, Xabier Cuéllarrek, uste du gainditu egingo direla iaz
kontsumitu ziren 70 kilo
karilla
indaba.
Apirilaren 6an egingo da Trapagaranen Indabaren Egunaren bigarren
edizioa. Lehiaketa hau iaz jarri zen abian, herria dinamizatzeko asmoz,
gure gastronomiako plater nagusietako
baten bidez: indaben bidez, alegia.
Lehiaketaren lehen edizioan 16 ostalaritza lokalek hartu zuten parte,
kopuru polita inondik ere, baina bigarren edizio honetan zenbait berrikuntza
sartu dira. Horietan garrantzitsuena da lehiaketa ez dela tabernentzat bakarrik
izango, kuadrillak eta banakoak −Trapagarangoak
zein kanpokoak− ere parte hartu ahal izango dutelako eta beren indaba-lapikoak
prestatu egun zoragarri honetan, musikaz girotuta eta kaleetan jolas-jarduerak
daudelarik.
Egun horretan egingo den lehiaketan karilla indaba erabiliko da, Enkarterrietako
lekaria, eskualde honetako nekazariek hazten dutena. Desagertzeko zorian zegoen
indaba mota bat da, Trueba interpretazio zentroaren ahalegin eskergari esker
berreskuratzen ari dena, Arboledako Nekazal eta Abeltzain Azokaren azken
edizioetan antzeman izan dugun bezala.
Meatzari herriko alkateak, Xabier Cuéllarrek, gogoratu du iaz 70 kilo
karilla indaba baino gehiago kontsumitu zirela ostalaritza establezimenduek
doan banatu zituzten 3.000 anoatan.
“Aurtengo helburuak dira zifra hori gainditzea eta gastronomia-hitzordu
hau Trapagarango urteroko jardueren agendan finkatzen hastea”, esan du lehen
zinegotziak.
Bere aldetik Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Merkataritzako zinegotzi
Bernardo Azkuek esan du indaba “gure herriaren ikurretako bat” dela eta
horregatik jarraituko dutela “Enplegu eta Herriaren Garapenarako Agentzian hura
sustatzen eta Trapagarango ostalaritza sektorea dinamizatzeko balio duten
jarduera gastronomikoak antolatzen”.
Parte hartu nahi duten pertsonek Trapagarango udalaren webgunean
(www.trapagaran.net) eskuragarri dagoen formulario baten bidez eman beharko
dute izena, otsailaren 25eko 9:00etatik martxoaren 8ko 9:00ak arte. Izena
emateko epea amaitu ondoren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira
parte-hartzaileekin, lehiaketari buruzko azken kontuak zehazteko.
Adinez nagusi den edonork eman dezake izena. Dena den, parte-hartzaile
baikotzak inskripzio bakar bat egin dezake eta kazola/lapiko bakar bat aurkez
dezake lehiaketan. Antolatzaileek mota horretako indaba kilo bana emango die
doan izena ematen duten lehenengo 30ei. Dena den, Trueba Zentroaren kontaktua
emango da gehiago erosi nahi badute ere, eta gainerako parte–hartzaileak ere
hornitu daitezen.
Lehiaketan parte hartzen dutenek 9:00etan aurkeztu beharko dira erabiliko
duten kazola/lapikoarekin, antolatzaileek ontzat eman dezaten. Lehiaketatik at
ere edonork prestatu ditzake indabak. Kasu horretan edozein indaba-mota erabil
dezake, eta beharrezkoa ez bada ere webguneko formularioan izena ematea,
apirilaren 6an, goizeko 10:00etan, aurkeztu beharko da antolatzaileek esan
diezaioten non jarri. Lehiaketa ofizialki 9:30ean hasiko da.
Karilla indaban adituak diren profesional
espezialistez osatua egongo da Epaimahaia, denak direlarik Trueba Zentroko
kide. Haien epaia apelaezina izango da.
Epaimahi honek 13.00etatik 15:00etara aurkezten
diren kazola/lapiko guztiak baloratuko ditu, kontuan hartuta aurkezpena,
zaporea eta egosketa-puntua.
Irabazleak lapiko handi bat, txapela eta herriko
dendetan erosteko 300 euroko txartel bat jasoko ditu. Bigarren saria lapiko
txiki bat eta herriko dendetan erosteko 200 euroko txartel
bat izango da eta hirugarrena, plaka oroigarri bat eta Baturikeko
establezimenduetan erosteko 100 euroko txartel bat, Trapagarango Merkatari eta
Ostalarien Elkarteak emana.
Laugarrenetik hamargarren sailkaturaino jasoko duten sariak izango dira
“Marqués de Vitoria” ardo-botila
bat, 1 kg karilla indaba eta
sakramentuak, honako harategiek emanak: Dani, Zurbano anaiak, Maritxu, Urkijo,
Josemi, Nardo eta Mari Jose plater kozinatuak eta Txili urdaitegiak.