
o
OROKORRAK
· 30
urte baino gutxiago edukitzea diru-laguntzaren deialdia Bizkaiko Aldizkari
Ofizialean argitaratzen den egunean.
· Valle
de Trápaga-Trapagaranen erroldatuta egotea etenik gabe gutxienez urte beteko
antzinatasunarekin diru-laguntzaren deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean
argitaratzen den egunean.
· 2018/19
ikasturtean ikasketa zentro publiko batean matrikulatuta egotea titulu ofizial
bat eskuratzeko.
· Helburu
bererako jaso ez izana beste beka bat, Administrazio publiko edo erakunde
publiko edo pribatu baten aldetik.
o
BERARIZKOAK:
·
Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetako
ikasketaterako laguntzentzat:
ü Dagokion
zikloaren ikasturte osoan, edo gutxienez, hura osatzen duten moduluen erdietan
matrikulatuta egotea.
ü Ikasleari
modulo kopuru txikiagoa geratzen bazaio Heziketa Zikloa amaitzeko, ez zaio
eskatuko gorago aipatutako %50ean matrikulatuta egotea.
·
Unibertsitate-ikasketetarako laguntzentzat:
ü Unibertsitate-ikasketatzat
hartzen dira Gradua, Masterra eta Doktoregoa.
ü Graduko
ikasketentzat, gutxienez 60 kreditutan matrikulatuta egotea.
ü Masterrekoentzat,
ikasturte osoan matrikulatuta egotea ikasketa-planak urtebeteko iraupena badu,
eta gutxienez, 60 kreditutan, bere ikasketa-planak urtebete baino gehiago
irauten baldin badu.
ü Doktoregokoentzat,
programan onartuta egotea.
ü Gradu
eta Masterrekoentzat, aipatutako kredituak baino gutxiago geratzen bazaizkio ikasleari
amaitzeko, ez zaio eskatuko baldintza hori.
Bekak eskatzeko epea 20 egun baliodunekoa izango da, oinarri hauek Bizkaiko Aldizkari
Ofizialean argitaratzen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Oinarri hauek
2019ko urtarrilaren 18an argitaratu ziren BAOn, hortaz, 2019ko otsailaren 15era arte eskatu ahal izango dira bekak Udaleko Erregistro Orokorrean.
Informazio gehigaorako Enplegu eta Herriaren
Garapenerako Agentziara jo dezakezu.