Abian
jarriko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan Trapagaranen
aurten burutuko den Enplegu Planaren hautapen prozesua.
24
pertsona kontratatuko dira, hiru taldetan banatuta:
o Taldetako
batean egongo dira zaintzaileen arduradun bat eta 3. adineko pertsonei eta ezinduei arreta pertsonalizatua emateko 5
tituludun, Gizarte Ongizate Sailak
adierazitako kasuetan esku hartzeko (Hurbiltasuneko Zerbitzuak).
Kontratuak lanaldiaren %50ekoak izango dira.
o Beste
talde batean arduradun bat egongo da lanaldiaren %100rekin eta 5 hurbiltasuneko
hiri-agente, lanaldiaren %50arekin, herritarrak informatzeko eta
kontzientziatzeko gizalegezko ekintzei buruz eta herrian gertatzen den edozein
jarduera edo inguruabarri buruz, gertakariak edo hiri-altzarietan antzemandako kalteen berri emango dutelarik.
o Hirugarren
taldean 3 ofizial eta 9 peoi espezialista egongo dira basabideak eta lurrazpiko
edukiontziak mantentzeko eta egokitzeko, hiri-altzariak margotzeko… (Kontratua
lanaldiaren %75ekoa izango da).
Horiek
kontratazio guztiak Meatzaldeko
Behargintzaren bidez (Eskualdeko
Enplegu eta Garapenerako Agentzia) egingo dira 2018ko abenduaren 2. hamabostaldian
eta sei hilabete iraungo dute.
Hautapenean parte hartu nahi duten pertsonek
baldintza hauek bete beharko dituzte:
O Langabezian
eta Lanbiden inskribatuta egotea
o Trapagaranen erroldatuta egotea 2017ko abenduaren 15a baino lehenago.
o “Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen” aurreko
deialdietan kontratatua ez izatea.
o Lanbideren
arabera, laneratze zaila duten kolektibo batekoa izatea, aldibidez, SBEren
hartzaile edo onuraduna, 35 urtetik beherakoa, 55 urtetik gorakoa, iraupen
luzeko langabea, ezindua, genero indarkeriaren biktima den emakumea…
o Lanpostu
bakoitzerako behar den titulazioa/esperientzia edukitzea:
Ø Zaintzaileen
arduradunarentzat: Gizarte Lana, Gizarte Hezkuntza, Psikologia, Psikopedagogia,
Gizarteratze edo Erizaintzako Diplomatura.
Ø Zaintzaileentzat:
Profesionaltasun ziurtagiria, Erdi edo Goi Mailako Ikasketa Zikloa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, LHI edo II
klinikako laguntzaile, erizaintza, geriatria,
edo arreta sozio-sanitarioan edo gai horietan prestakuntza osagarria
izatea, 150 ordu edo gehiagokoa.
Ø Hiri-agenteen
arduradunarentzat: gutxienez Erdi edo Goi Mailako ikasketa zikloa edo
Batxillerra.
Ø Hiri-agenteentzat,
gutxienez, Eskola Graduatua.
Ø Ofizialentzat,
gutxienez 24 hilabeteko eskarmentua lanbide horretan.
Hautaketan
parte hartu ahal izateko, interesdunek Lanbideren webgunean berariaz jarritako
eskaintzetan inskribatu beharko dira, azaroaren
16ra arte.
Izen
emateko epea amaitu ondoren, Lanbidek
hautagaien aurre-hautaketa bat egingo du, eta horiei baloratuko zaizkie,
hurrengo hautaketan, honako hauek: langabezian daramatzaten antzinatasun-denbora,
lanpostuarekin lotuta dagoen prestakuntza okupazionalala eta osagarria,
euskararen ezagutza, Udaleko Gizarte
Ongizate Sailak adierazitako beharrizanagatik edota etxegabetzeagatik
esku-hartze egoera berezian egotea eta lanpostuarekin lotutako eskarmentua
(azken hori ofizialen lanposturako baino ez).
Informazio
gehiagorako, interesdunek erantsitako oinarriak begiratu dezakete eta Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara
joan daitezke.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kofinantziatu
du plan hau, Lanbideko
Zuzendari Nagusiaren 2018ko ekainaren 13ko ebazpenaren bidez, zeinean argitaratu baita 2018 ekitaldian
enplegua sustatzeko tokiko ekintzentzako laguntzen deialdia.