Azken urteetan lortutako tituloarekin Meatzaldeko gazteentzat enpresetan praktika ordainduak egiteko AUKERA (Segurantza Sozialari kotizazioarekin eta guzti)
GAZTEDI MEATZALDEA BEKAK 2018
MEATZALDEKO GAZTEENTZAT PRAKTIKA BEKADUNAK ENPRESETAN
Bekadunek bete beharreko eskakizunak:
• 18 eta 30 urte bitartean izatea.
• Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea.
• Meatzaldean erroldatuta egotea: Trapagaran, Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbena.
• Honako titulu hauek izatea: Lanbide Heziketako titulua (erdi mailakoa edo goi mailakoa) edo unibertsitateko graduaren, diplomaturaren edo lizentziaturaren titulua.

Bekaren ezaugarri orokorrak:
• Iraupena: 6 hilabete, astelehenetik ostiralera, 6 ordu/egun.
• Praktikak enpresen lantokietan egingo dira, enpresak berak izendatutako tutore batek zuzenduta eta ikuskatuta. Praktikak amaitutakoan, enpresak ziurtagiri bat emango die gazteei, eta bertan prestakuntzaren edukia eta praktiken iraupena jasoko dira.
• Beka duen pertsonak hilean 460 euro jasoko ditu bekagatik.
• Beka hasi baino lehen, Lanbidek onartuta egon behar izango da.
Enpresek hitzarmen bat sinatuko dute Lanbiderekin eta beste bat bekadunarekin, eta hitzarmenok bekaren euskarri gisa balioko dute.

ESKAERA-EPEA: 2018/10/01
Informazio Gehiago:
Enplegu eta Herriaren Garapeneko Agentzia
Nafarroa , 19 Trapagaran 944863196