2018(e)ko uztailaren 5(a), osteguna

Baturik: txirrindula zozketa



TRAPAGARANEN  KONTSUMITZEAK SARIA DAUKA:
Baturik, Trapagarango merkatari eta ostalarien elkarteak 2 bizikleta eta ekipamendu bat zozketatuko ditu abuztuaren 31ra arte Trapagaranen kontsumitzen dutenen artean.  


Oraingoan ez dira jarriko bezeroen datuak txarteletan, txartelok zenbakituta egongo direlako. Txartel bakoitza bi ataletan banatuta egongo da. Ataletako bat bezeroarentzat izango da eta bestea establezimenduaren hautestontzian sartuko da. Bi atalak egongo dira behar bezala identifikatuta eta zenbakituta. Txartelaren bi ataletan egongo da erosketa egin den establezimenduaren zigilua.  Zozketan sartzeko egin behar duzun gauza bakarra hauxe da: gorago aipatutako datetan erostea, kontsumitzea edo zerbitzuak kontratatzea kanpainara atxikitako 90 establezimendu baino gehiagoan. Zenbat eta txartel gehiago lortu, orduan eta aukera gehiago izango duzu irabazteko.  

- SARIAK:
1.  Saria: Orbea MX 50 bizikleta eta ekipazio bat
2. Saria:  Orbea MX40  bizikleta

Bi bizikleten balioa 1.000 eurokoa da.
Zozketa 2018ko abuztuaren 31n egingo da, 20:30etik aurrera, Sakanean (jai-gunean).
Sariak irabazten dituzten bi pertsonak presente egon beharko dira zozketan eta aldean eduki beharko dute txartela. Hala izango ez balitz beste txartel bat aterako da, txartel irabazlearen jabea presente egon arte, horrela saria eraman ahal izateko.  
 - 2 sariak zozketatzeko hurrenkera zozketa egiteko unean jakinaraziko da.

Oinarriak eta informazio gehiago:  



Sustapenaren antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie honako erakunde eta enpresei, euren babesari esker bideratu ahal izan delako ekimen hau:  
Eusko Jaurlaritza, Trapagarango Udala, Caja Rural de Navarra, Ciclos Hierro eta Biofussion gimnasioa.

Sustapen honetan 20.000 txartel baino gehiago banatuko ditu Baturikek.