2018(e)ko martxoaren 15(a), osteguna

INDABA EGUNA


Ostalaritzako 16 establezimenduk hartuko dute parte Trapagarango Indaba Egunaren lehen edizioan

Ekimen hau hurrengo larunbatean egingo da, udalerria dinamizatzeko asmoz, Meatzaldeko gastronomiaren produktu tipiko honen bidez.
Indabarik onenak prestatzen dituen tabernak aintzatespen bat jasoko du eta sariak banatuko dira publikoaren artean.   


Hurrengo larunbatean, martxoak 17, lehenengo Indaba Eguna/Indaba Lehiaketa ospatuko da Trapagaranen. Udal meatzariak sustatu du ekimen hau udalerria bultzatzeko eta dinamizatzeko bere ostalaritzaren bidez.  Kasu zehatz honetan, gastronomiaren aldeko apostua egin da herritarrak zein bisitariak animatzeko bertako produktu bat dastatzera, Carilla indaba, alegia. Lehiaketa honen antolakuntzan hauexek hartzen dute parte: Baturik, Trueba zentroa, Bersatxoa Edarien Komertziala eta Dani, Zurbano anaiak, Josemi, Maritxu eta Urkijo harategiak, Txili urdaitegia eta Nardo y Mari Jose janari-prestatuak, den-denak direlarik  Trapagarangoak.

Carilla indaba Enkarterrietako jatorrizko indaba da eta eskualde horretarako lehen sektoreko langileek hazten dute. Indaba mota hau desagertzeko zorian zegoen eta azken urteetan berreskuratzea lortu da ahalegin handiz, Arboledako Nekazal eta Abeltzain Azokaren azken edizioek erakusten duten bezala. Horrela bada, Trapagaranek ahosabaia baliatuz erakarri nahi du jendea, Indaba Lehiaketaren lehen edizioan parte hartuko duten ostalaritza-lokal guztietan aterako den gourmet produktu hau tarteko.

Tabernek eta jatetxeek atseginez hartu dute ekimen hau, eta horren froga dira parte hartuko duten 16 lokalak. Aipatu establezimenduak hauek dira: Coco’s kafetegia, Ongi Etorri Taberna, Karrantza Taberna, London kafea, Txalaparta kafea, Boulevard Kafe Antzokia, Pozo Barria taberna, Batzokia, La Gramola taberna, Betiko Quinielas taberna, Arana taberna, Universal kafea, Gurea taberna, La Pinta taberna,  La Habana saloia eta Happy 1 taberna. Horien artean Baturikeko bazkideak zein ez bazkideak daude, udalerriko ostalaritza-establezimendu guztiei eman baitzaie lehiaketa honen berri.  

Lehiaketaren prozedura hauxe izango da: establezimendu parte-hartzaileek carilla motako indabak prestatuko dituzte larunbatean, kalean jarritako putxera batean edo lokalaren barruan. Epaimahai profesional bat, lekale mota honetan aditua, parte-hartzaile guztienera joango da indabak dastatzera eta puntuatzera. Irabazleak putxera grabatu bat eta txapel brodatu bat irabaziko ditu.  

Larunbatean, arratsaldeko ordu batetik aurrera, bezeroek indabak doan dastatu ahal izango dituzte euren kontsumisioarekin eta sari onak irabaz ditzakete. Horretarako, zigiluak jartzeko kartilla bat egin da eta udalerria lau gunetan banatu da. Zozketan parte hartu ahal izateko, gutxienez, gune bakoitzeko establezimendu-zigilu bana jarri beharko dira kartillan. Kartilla horiek larunbatean zein igandean utzi daitezke taberna parte-hartzaileetan jarrita egongo diren hautestontzietan. Pertsona bakoitzeko kartilla eta sari bat baino ez da onartuko.

Zozketa martxoaren 19an egingo da, 13:00etan, Merkataritzako Bulego Teknikoan eta Baturikeko Facebook orritik emango da ekitaldia. Irabazleek antolakuntzaren deia jasoko dute. Hauek dira zozketatuko diren sariak: 7 lote carilla indaba, bakoitza 1 kilokoa eta aipatutako harategiek emandako sakramentuak; 100 euroko erosketa-txartel bat Baturikek emana eta 6 lote, bakoitza 1 kilo carrilla indaba gehi  ““Marqués de Vitoria” magnum botila batez osatua, Bersatxoa Edarien Komertzialak emanak.  

Zigilatzeko kartillak taberna parte-hartzaileetan eskuratu daitezke eta Baturik-i atxikitako establezimenduetan, kiroldegian, igerilekuetan, euskaltegian, Gizarte Ongizate Sailean, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian, Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoan, KZgunean, Liburutegian eta Helduen Eskolan ere bai.

Musika egongo da Trapagarango kaleetan barna, herria girotu eta jendea irtetera animatzeko, indaba-lehiaketan parte har dezan. 

FLYERRA