► Udalak oso ondo baloratu du
jarduera hau, gastronomiaren bidez herria dinamizatzeko helburua bete baitzuen.
► Lehiaketaren
egunean 70 kilo Enkarterriko carilla
indaba banatu zituzten, 3.000 anoatan, ostalaritza-establezimendu
parte-hartzaileek.
Boulevard Kafe Antzokia izan da
Trapagarango Indaba Eguna-Indaba Lehiaketaren lehen edizioaren establezimendu
irabazlea. Esperientzia gastronomiko honen emaitza goizeon eman da jakitera,
Olaso Jauregian egin den sari-banaketa ekitaldian, non egon baitira alkatea,
Xabier Cuéllar, eta udalbatzako zinegotzi jaun-andreak, Baturik merkatari eta
ostalari elkartea eta herriko ostalaritza sektoreko profesionalak.
Indaba Eguna-Indaba lehiaketa joan den
martxoaren 17an, larunbatean, egin zen jarduera bat da, eta bere asmoa herria
dinaminatzea, gastronomia baliatuz. Kasu honetan, Enkarterrietako carilla
indaba erabili zen, Enkarterrietan oso errotuta dagoen lekale mota bat, azken
urteotan berreskuratu egin nahi dena, ia desagertzear egon ondoren.
Horrexegatik, Enkarterriko carilla indaba izan zen izarra 16 establezimentu
parte-hartzaile hauek prestaturiko putxeretan: Coco’s kafetegia, Ongi Etorri Taberna,
Karrantza Taberna, London kafea, Txalaparta kafea, Boulevard Kafe Antzokia,
Pozo Barria taberna, Batzokia, La Gramola taberna, Betiko Quinielas taberna,
Arana Taberna, Universal kafea, Gurea taberna, La Pinta taberna, La Habana aretoa
eta Happy 1.
Alkateak emandako datuen arabera,
larunbatean, 70 kilo baino gehiago Enkarterriko carilla indaba jan ziren 13:00etatik 15:00etara, 3.000
anoatan doan banatuta tabernetan eskatutako kontsumizioarekin batera. Xabier Cuéllar jaunak oso balorazio ona egin
du esperientzia honetaz eta esan du “lehenengo urtea izateko, lehiaketaren
maila oso ona izan dela“.
Halaber, azpimarratu du publikoaren aldetik
parte-hartze eta jarraipen handia izan dela, asko izan baitira indaba mota hau dastatu duten trapagarandarrak eta inguruko herrietakoak
ere. Guztira 147 zigilu-txartel sartu ziren sari-zozketan parte hartzeko
hautestontzietan, horietatik 110 txartel ongi zigilatuta zeudelarik.
16 establezimendu parte-hartzaileek
prestatutako indabak dastatu zituen epaimahai profesionalak erabaki zuen Boulevard
Kafe Antzokiak egindakoak onenak zirela aurkezpen, zapore eta testurari
zegokionean. Beraz, putxera pertsonalizatua eta txapela brodatua jaso du, lehen
edizioko irabazle gisa.
Sari-banaketa ekitaldi horretan
zigilu-txartelak ongi bete zituzten pertsonen artean zozketatu ziren 14 sariak
ere eman ziren. Honako hauek izan dira
sariak: 7 lote carilla indaba, bakoitza
1 kilokoa eta dagozkien sakramentuak Dani,
Zurbano anaiak, Josemi, Maritxu, Urkijo harategiek, Txili urdaitegiak eta Nardo y Mari Jose janari
prestatuak emandakoak; 100 euroko erosketa-txartel bat Baturikek emana eta 6
lote, bakoitza 1 kilo carilla indaba gehi
““Marqués de Vitoria” magnum botila batez osatua, Bersatxoa Edarien
Komertzialak emanak.
Amaitzeko esan behar dugu, udal arduradunek lehiaketa hau datorren urtean ere egiteko asmoa agertu dutela, eta kontuan izanda aurtengo arrakasta parte hartzera animatu dituzte ostalaritza sektoreko gainerako establezimenduak.