Trapagarango Udalak
Meatzaldeko Behargintzan sartuta dauden beste udal batzurekin bat
eginez, eta Ezkerraldeko gainerako
Behargintzekin batera abian jarri du eskualdeko X. Enpresa-Ideien Bankuen
Lehiaketa.
Lehiaketa honen bidez enpresa-espiritua eta enpresen
sorrera bultzatu nahi dira, eta era berean, etorkizunean proiektu enpresarialak
abian jartzea ahalbideratuko duten ideia
berriak eta berriztatzaileak saritu nahi dira.
Herritar guztiei
zuzendurik dago, eta banaka zein taldeka aurkeztu daitezke, baldin eta taldeko
kideen erdia Ezkerraldeko-Meatzaldeko udalerrietan erroldaturik badago.
Edizio honetan ideia irabazleentzako sariak 1.000, 800 eta 700 eurokoak
izango dira, 300 euroko tokiko-sariez gain.
Enpresa-ideia aurkezteko
epea otsailaren 5ean hasi da eta 2018ko apirilaren 12an amaituko da.
LEHIAKETAREN OINARRIAK