ENPLEGUA SUSTATZEKO TOKI EKINTZENTZAKO
LAGUNTZEN LANBIDE- EUSKAL ENPLEGU
ZERBITZUAREN 2017KO DEIALDIAREN BARRUAN
Lan-kontratu mugagabeak edo
iraunpen jakinekoak egiteko laguntza multzo bat da. Kontratu subentzionagarrien
gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da eta gehienezko aldi
subentzionagarria 6 hilabetekoa izango da, gutxienez %50 lanaldia izango
dutelarik.
Enpresa / Erakunde
onuradunak:
Tokiko enpresak, hau da,
edozein motatako kontratua (prestakuntzakoa edo ikastekoa izan ezik) egiten
duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, lantokia eta jarduera
ekonomikoaTrapagaranen dutenak.
Kontratatuko direnak:
Valle de
Trápaga-Trapagaranen erroldatuta egon beharko dira laguntza hauek BAOn
argitaratzen diren egunean (2017ko azaroaren 28an), eta halaber, langabezian eta lan eskatzaile
gisa inskribatuta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, kontratazioa hasi baino
lehen.
Zenbateko subentzionagarria:
.- Lanaldi osoko hiru hilabeteko kontratu
bakoitzeko gehienezko laguntza 3.000 €-koa izango da eta lanaldi osoko sei
hilabete edo gehiagoko kontratu bakoitzeko gehienezko laguntza 6.000 €-koa izango da.
.- Honako kolektiboetako
pertsonak kontratatuz gero
·
Sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaile titularrak
·
Lehen enpleguaren bila
dabiltzan 35 urtetik beherakoak
·
Iraupen luzeko langabeak
·
55 urtetik gorako pertsonak
Laguntzaren gehienezko zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da lanaldi osoko
sei hilabete edo gehiagoko kontratu bakoitzeko.
.- Lanaldi partzialeko edo hirutik sei hilabetera
arteko kontratazioa egiten bada, dirulaguntza proportzionala izango da
lanaldiarekiko edota lan egindako denborarekiko.
.-
Subentzioarekin kontratatzen diren langabeetatik gutxienez % 40
emakumeak izan beharko dira.
Kontratazioak hasteko epea :
2017ko uztailaren 28tik
2017ko abenduaren 31ra arte. Dena den,
subentzionatu daitekeen kontratazio-aldia ez da 2018ko ekainaren 30a baino
beranduagokoa izango.
Eskaerak aurkezteko tokia
eta epea:
Valle de
Trápaga-Trapagarango Udaleko Erregistro Orokorrean (Lauaxeta plaza z.g. – 48510 Valle de Trápaga-Trapagaran),
laguntza hauek BAOn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasi (2017ko
azaroaren 28a) eta 2018ko martxoaren 30era arte.
Informazio gehiago:
Enplegu eta Herriaren
Garapenerako Agentzia (EHGA)
94.486.31.96OINARRIAK ATXINDUTAKOEKIN