2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

Itzulerarako Laguntza Programa

Gazteen Itzulera logoa

Itzuli etxera Gazteen Itzulerarako Laguntza programarekin!

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lantokiek gazteak kontrata ditzaten Eusko Jaurlaritzak Gazteen Itzulerarako Laguntzen deialdia onartu du. Programa aitzindari honek kalitatezko lana sustatzen du, gutxienez 12 hilabetez beste autonomia erkidego batetan edo atzerrian izan diren 35 urtetik beherako gazteak Euskadira itzul daitezen.#GazteenItzulera
Zertan datza?
  • Programa honen bidez kontratatutako pertsonen soldataren zati bat ordainduko du Eusko Jaurlaritzak enpresei emango dien diru-laguntza baten bidez.
  • Enpresek gutxienez 12 hilabetetako lan-kontratua sinatu beharko dute pertsona hauekin eta osagarri bat jasoko dute mugagabea izan ezkero.
  • Kontratatutako pertsonek itzulerako gastuak ordaintzeko laguntza bat jaso ahalko dute. 

Eman izena orain Gazteen Itzulerarako Laguntzen programan:

1.- Zer nolako baldintzak bete behar ditut?

Programa hau Euskadirekin lotura duten 35 urtetik beherako gazteei zuzendua dago. Gutxienez honako baldintzetako bat bete behar duzu:
  • EAE-n jaio izana.
  • EAE-ko udalerri batetan erroldatuta egon izana kanpora irten aurretik, behintzat bi urtez.
  • Ikasketak aurrez aurre EAE-n egin izana eta bertan titulazio ofizialen bat eskuratu izana. 
Gainera, laguntza programa honetan izena emateko nahitaezkoa da:
  • EAE-n lan egin ez izana, gutxienez lan-kontratua hasi aurreko 12 hilabetetan.
  • EAE-tik kanpora bizi izatea lan-kontratua hasi aurreko 12 hilabetetan.
  • Aurretik enpresa kontratatzailearekin edo enpresa-talde berari dagokion enpresaren batekin lan-harremanik eduki ez izana

2.- Formakuntza edo lan-esperientzia zehatzen bat izan behar al dut?

Gazteen Itzulerarako Laguntzen programan izena emateko eskeinitako lanpostuekin bat datorren lan profila izan behar duzu eta honako ikasketen talderen batetan egon:
  • Unibertsitate-titulazioa.
  • Unibertsitateaz kanpoko titulazioa: Profesionaltasun-egiaztagiria, Oinarrizko LH, Erdi Mailakoa Heziketa Zikloa (LHI) edo Goi Mailako Heziketa Zikloa (LHII).
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH).
  • Ikasketarik gabea. 

3.- Nola eman dezaket izena programan?

Gazteen Itzulerarako Laguntzen programaren abantailez aprobetxatzeko aldez aurretik izena eman behar duzu. Horretarako, zoaz Lanbidera helbidera eta bete dagokion inprimakia 

4.- Zer egin behar dut kontratua sinatu baina lehen?

Nahitaezkoa da kontratua sinatzeko orduan langabezian egotea. Horretarako Lanbiden, Enplegu Zerbitzu Publikoan lan eskatzaile moduan izena eman behar duzu. Lan-kontratua zehaztu baina lehen egin ahalko duzu. 

5.- Eta behin lanean hasi eta gero?

Lan-kontratu berria hasi eta lehen 30 egunen barruan EAE-ko udalerriren batetan erroldatu beharko zara; hala mantendu beharko duzu, behintzat diruz lagundutako kontratuak iraun bitartean. Kontratatu mugagabeen kasuan gutxienez 20 hilabete.

6.- Informazio gehiago:

Deialdia: 2017ko urriaren 9ko EHAAn. EBAZPENA, 2017ko urriaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzen 2017rako deialdia argitaratzen baita.
Lanbide harremana: retornojuvenil@lanbide.eus posta elektroniko bitartez, edo telefono hauetara deituz: 945 18 13 35 - 945 18 13 09

Gazteen Itzulera logoa