2017(e)ko irailaren 8(a), ostirala

GAZTEDI MEATZALDEA 2017 BEKEN PROGRAMA

  

GAZTEDI MEATZALDEA 2017 BEKEN PROGRAMA 

PRAKTIKA BEKADUNAK ENPRESETAN MEATZALDEKO GAZTEENTZAT

Bekadunek bete beharreko eskakizunak:

• 18 eta 29 urte bitartean izatea. 
• Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea. 
• Meatzaldean erroldatuta egotea: Trapagaran, Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbena. 
• Honako titulu hauek izatea: Lanbide Heziketako titulua (erdi mailakoa edo goi mailakoa) edo unibertsitateko graduaren, diplomaturaren edo lizentziaturaren titulua.

Bekaren ezaugarriak:

• Iraupena: 6 hilabete, astelehenetik ostiralera, 6 ordu/egun. 
• Praktikak enpresen lantokietan egingo dira, enpresak berak izendatutako tutore batek zuzenduta eta ikuskatuta. Praktikak amaitutakoan, enpresak ziurtagiri bat emango die gazteei, eta bertan prestakuntzaren edukia eta praktiken iraupena jasoko dira. 
• Hornidura ekonomikoa: 460€ bekadunari ordaintzeko erabiliko ditu (enpresak 6,09€ atxiki beharko ditu Gizarte Segurantzarako langilearen kotizazio gisa, bai eta % 2 ere, PFEZagatiko atxikipen gisa. Bizkaiko Foru Ogasunean sartu beharko du dirua).

Enpresek hitzarmen bat sinatuko dute Lanbiderekin eta beste bat bekadunarekin, eta hitzarmenok bekaren euskarri gisa balioko dute.

ESKATUTAKO TITULUAK

• Administrazio Kudeaketako Erdi Mailako Heziketa Zikloa. 
• Soldadura eta Galdaragintzako Erdi Mailako Heziketa Zikloa. 
• Merkataritza Jardueretako Erdi Mailako Heziketa Zikloa. 
• Mekanizazioko Erdi Mailako Heziketa Zikloa. 
• Laborategi Operazioetako Erdi Mailako Heziketa Zikloa. 
• Metal Erainkuntzetako Goi Mailako Heziketa Zikloa. 
• Garraioko eta Logiostikako Goi Mailako Heziketa Zikloa. 
• Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko Goi Mailako Hezik eta Zikloa. 
• Administrazio eta finantzako goi Mailako Heziketa Zikloa. 
• Zuzendaritzari Laguntza Emateko Goi Mailako Heziketa Zikloa. 
• Marketineko eta Publizitateko Goi Mailako Heziketa Zikloa. 
• Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi Mailako Heziketa Zikloa. 
• Mekatronika Industriala Goi Mailako Heziketa Zikloa 
• Arrisku Profesionalen Prebentsioko Goi Mailako Heziketa Zikloa. 
• Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategiko Goi Mailako Heziketa Zikloa. 
• Web Aplikazioen Garapeneko Goi Mailako Heziketa Zikloa. 
• Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua. 
• Ekonomiako Gradua. 
• Marketineko Gradua. 
• Ingeniaritza edo antzekoa Gradua. 
• Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua.