2017(e)ko irailaren 25(a), astelehena

ANEZKA-Enplegu- anezken programa




Helburua

DEMA-Enpresa Garapenak, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako enpresa sorkuntzarako eta garapenerako sustatutako agentziak, anezkan izena emateko epea ireki du 2017ko urriaren 11ra arte.

Anezka bat langabeen talde heterogeneo bat da. Taldekideek espiritu dinamikoa, konprometitua eta solidarioa dute, eta borondatez eta kontraprestazio edo ordainik gabe parte hartzen dute ekimen honetan. Koordinatzaile batek lagunduta, euren gaitasunak indartzen dituzte, ezagutza kolektiboa sortzen dute, euren burua ikusgai egiten dute eta elkarri laguntzen diote helburu komun bat lortzeko: norbere kontura edo besteren kontura lana lortzea. Parte-hartzaileek borondatez jardun beharko dute anezkan. Anezkak dirauen bitartean, bai asistentziari dagokionez baita parte-hartzeari dagokionez ere konpromisu gradu altua eskatzen dio programak parte hartzaileari.

Anezkaren edukia eta garapena

Gehienez hogei  laguneko talde batek osatuko du Anezka, denek langabeak edo enplegua hobetzeko prozesuan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar dute.
5 hilabeteko iraupena izango du (parte-hartzaileekin zuzenean jarduteko iraupena), eta jarduera nagusiak hauek izango dira:
·          Sailka lan egiten den talde-saioak, talde dinamikak, prestakuntza-saio laburrak eta lan taldeko bestelako ekintzak.
·          Koordinatzailearen eskutik parte-hartzaile bakoitzari egokitutako saioak izateko aukera
·          Harreman zuzenak enpresekin eta giza baliabideen arduradunekiko tailerrak.
·          Foro, topaketa eta halako ekitaldietan parte hartzea eta antolatzea.
·          Enpresa ekintzailetzari buruzko lantegiak.
Saioak; astean 3 egunetan, 5 ordukoak

Parte hartzeko baldintzak

Parte-hartzaileek baldintza hauek bete eta egiaztatu beharko dituzte:
·          Adin nagusikoak izatea
·          Bizkaian bizitzea eta bertan erroldatuta egotea
·          Langabetu bezala edo enplegua hobetzeko prozesuan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea.
·          Informatikaren oinarrizko ezagutzak izatea
·          Gaztelania edota euskara menderatzea.
Beste enpleguko anezka batean parte hartu ez izatea.

Izen-ematea

DEMA-Enpresa Garapenaren webgunean (www.dema.eus) dagoen eskaera-galdeketa bete beharko du interesdun bakoitzak eta horrekin batera curriculum vitae erantsi.

Epeak

Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko urriaren 11ra arte
Anezkaren garapen aktiborako epea: 5 hilabetez, 2017ko urriaren 25etik 2018ko martxoaren 28ra

Hautatze prozesua

1. Demako web orrialdean izena ematea
2. Izena emandako pertsona guztiei bilera orokorrera deituko zaie programari buruzko informazioa emateko eta izan ditzaketeen zalantza guztiak argitzeko. Helburua informatzea da eta eskatzaileek hautatze-prozesuan jarraitzea ala ez erabakitzea. 
3. Geroago, baldintzak betetzen ez dituzten eskariak baztertutakoan, taldekako elkarrizketak, edota elkarrizketa indibidualak egingo dira.
4. Aukeratutakoei eta aukeratuak izan ez direnei ere prozesuaren berri emango zaie telefonoz edo posta elektronikoaren bidez.
5.Behin aukeratutakoa izanez gero honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
·          NANaren kopia
·          Lanbide-k luzatutako agiria
·          Bizitza laborala
Erroldatze-ziurtagiria 

Kokapena

MUSKIZ

Programa arautzeko Meatzaldeko OINARRI orokorrak eta espezifikoak 2017ko abuztuaren 11ko BAOean argitaratutakoak.