Jarraiko seigarren
urtez jarri da abian, Trapagarango
Udalaren ekimenez eta Somorrostroko
Irakas-gunearekin lankidetzan, herri honetako ENPRESA-BEKEN VI.
PROGRAMA.

PRODUCTOS TUBULARES
CECOTRANS-BIZ
ELECTRIFICACIONES RADIMER
CNC (Navacel taldea)
|
NAVACEL PROCESS INDUSTRIES (Navacel taldea)
TALLERES ALJU
MERCEDES DE MIGUEL
ENVISER SERVICIOS MEDIO AMBIENTALES
|
Honakoak
dira helburuak:
o Ekiditzea ikasteko adinean dauden gazteek
ikastetak bertan behera utz ditzaten, krisi garai honetan etxeko ekonomia kaxkarra
gehiago ez kalteagatik.
o Herriko edo herriarekin edo herritarrekin
zuzenean loturiko enpresen arteko uztardura sendotzea.
o Gazteei laguntzea laneratzeko aukera
handiak dituzten lanbideetan prestatzera.
o Gehiago hurbiltzea ikasketak lan-munduari, bekak ematen dituzten enpresek euren
espezialitateko ikasketak egiten dituzten ikasleei praktikak egiteko aukera emango dietelarik, eta
baita eurentzat lan egiteko kontratuak eskaini ere.
Bekak eskuratu ditzakete 2017ko ekainaren 30ean 30 urtetik behera dituzten gazteak,
Trapagaranen erroldatuta egon badira,
etengabe, gutxienez 2016ko ekainaren 30az geroztik, eta DBH edo
Batxiller titulua badute, Erdi Maila edo Goi Mailako Prestakuntza Zikloetan
sartzeko, hurrenez hurren.
Pertsona horiek
Lanbide Heziketa ematen duten edozein ikastetxetan ikasi ahal izango dute.
Aurten beka bakoitzaren zenbatekoa honakoa
izango da:
Ø 1.200 € / Erdi Mailako Heziketa
Ziklo batentzat
Ø 1.500 € / Goi Mailako Heziketa
Ziklo batentzat
Bekak honakoak
izango dira:
o Erdi mailako Heziketa
Zikloarentzat: 2
ü Espezialiateak:
· Galdaragintza eta Soldadura 1
ü Espezialitaterik gabe: 1
|
o Goi Mailako Heziketa
Zikloarentzat: 10
ü
Espezialitateak:
· Automozioa: 2
·
Automatizazioa eta Robotika Industriala: 1
· Elektrizitatea – Elektronika:
2
· Patroigintza eta moda: 1
ü
Espezialitaterik gabe: 4
|
Bekak
emateko kontuan hartuko dira ikasleak egindako azken ikasturtean ateratako
kalifikazio akademikoak, bidea emango diotenak
beka eskatu duen ikasturtea egiteko, eta bestalde, kontuan izango dira
familiaren sarrerak. Hau da, espediente akademiko onena eta sarrera gutxien
dituztenak izango dira onuradunak.
Beka eskaera egiteko epea 2017ko uztailaren 17tik 28ra
izango da, udaletxeko erregistro orokorrean.
Informazio
gehiago nahi izanez gero Enplegu eta
Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke.
BEKEN FOLLETOA
OINARRIAK
ESKAERA