2017(e)ko ekainaren 29(a), osteguna

MeatzalJaiaren IV. Edizioak MeatzalJaia ADEFen aldeko elkartasun taloak salduko ditu


Gutxi gorabehera, 30 erakusketa bilduko dira igande honetan, Muskizko San Juan plazan

MeatzalJaiaren laugarren edizioa izango da Muskizen, igande honetan, uztailak 2, Muskizko San Juan plazan. Kanpoaldeko erakusketa honetan Abanto-Zierbenako, Trapagarango, Ortuellako eta Muskizko merkataritza eskaintza onena elkartuko da. Meatzaldeko merkataritza eskaintza sustatzeko eta balioesteko aterako da aurrera azoka hau, eta elkartasun ukitua ere badauka, izan ere, biltzen den guztia Dementzia Frontotenporaleko gaixoen Elkartera bideratuko da.


Goizeko hamaiketan hasiko da meatzaldeko merkataritza bultzatzeko festa. Eusko Jaurlaritzako merkataritza zuzendaria eta Meatzaldeko alkateak bertan izango dira, eta aurreskuak hasiera emango dio azokari. Goizean, Muskizera heltzen diren pertsona guztiek parte hartuko duten 30 saltokien erakusketez gozatu ahalko dute. Horretaz gain, etxeko txikiei begira, puzgarriak, tailerrak eta meatzetako jolasak ere izango dira azoka honetan. Ahastu barik Muskizko jaietako barrakak orindik bertan egongo direla eta egun herrikoia ospatuko dute honek, euro bateko prezioan. Ikuskizunei dagokienez, Got Talent telebistako saioan parte hartu zuen Crazy Hospital bertako taldeak trikitia eta dantza uztartuko ditu.

Muskiz, Trapagaran, Ortuella eta Abanto-Zierbenako merkatarien elkarteek antolatutako festa honek elkartasuna ere badu helburuen artean. Izan ere, elkarte bati laguntzen dio beti MeatzalJaiak, eta Muskizen izango den laugarren edizio honetan biltzen den dirua Dementzia Frontotenporaleko gaixoentzat eta euren familientzat izango da. Horretarako tiketak 3,50 euroan jarri dira eta Meatzaldeko hainbat saltokitan eskura daitezke: Muskizen, Todo Labores dendan eta Salón Ibaiganen; Abanto-Zierbenan, Zuhaitz Kafetegian, El Chollo del Mueblen, El Minero Gozotegian eta Mercería Irabel saltokian; Ortuellan, Ortuellako Kultur Etxean (OKE); eta Trapagaranen, Bar La Pintan, Olga liburudendan eta Egunero egunkari eta aldizkari dendan.

Bi erosketa txekeren zozketa

Bertako merkataritzako festa honetako azken sari gisa, 400 euroko bi erosketa txeke zozkatuko dira bertaratzen direnen artean. Aurreko egunetan eta igandean, hots, festaren egunean, merkatarien elkarteko saltokietan erosketak egiten dituztenen artean banatuko dira txartelak. Saria irabazten duten horiek 100 euro gastatu beharko dituzte parte hartzen duen lau udalerrietako bakoitzean.