| 
   
30 urte baino gutxiago dituzu eta langabezian zaude?
  Garapenek eta Donostiako Sustapenak zure esku 60 Global training beka jartzen
  dituzte. Hauxe zure aukera da. 
 | 
 
| 
   | 
 
| 
   
Global Training programaren bidez, gazteei atzerriko enpresa eta
  erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie euren profil
  akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueratan, gutxienez 6
  hilabetez, lan errealitatea ezagutzeko aukera ahalbidetuz. 
 | 
 
| 
   | 
 
| 
   
Global Training bekak mugikortasun transnazionala sustatzen duen programa
  da unibertsitate tituludun, eta
  goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beheragoko gazteei zuzenduta,
  hain zuzen ere. 
 | 
 
| 
   | 
 
| 
   
Beka bakoitzeko zuzkidura-ekonomikoa: 1.358 €/hilean (gordin). 
 | 
 
| 
   | 
 
| 
   
Parte hartzeko ondorengo baldintzak
  bete behar dira: 
 | 
 
| 
   | 
 
| 
   
·         Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide-heziketa edukitzea. 
 | 
 
| 
   | 
 
| 
   
·         30 urte baino gutxiago edukitzea 2017ko urtarrilaren 1ean. 
 | 
 
| 
   | 
 
| 
   
·         Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin,
  etenik gabe, 2017ko urtarrilaren 1ean. 
 | 
 
| 
   | 
 
| 
   
·         Atzerrian 6 hilabeteko edo 6 hilabetetik gorako praktika-egonaldiak
  errazten dituen beste bekarik jaso ez izana. 
 | 
 
| 
   | 
 
| 
   
·         Ingeles-maila altua eta ona edukitzea. Lizentziadunek: C1 eta B2
  (Goi-mailako Lanbide-heziketa titulua dutenek). 4 urteko antzinatasuna duten
  tituluen kasuan ez da ahozko, edo idatzizko azterketarik egin behar ezagutzak
  justifikatzeko. Beharrezko ingeles-maila egiaztatzen ez dutenek ahozko eta
  idatzizko proba egin beharko dute, bekadun-hautagaiaren ezagutzak zehazteko. 
 | 
 
| 
   | 
 
| 
   
·         Praktikak eskainiko dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera
  egokitzea. 
 | 
 
| 
   | 
 
| 
   
·         Administrazioaren edo penalaren bidetik diru-laguntzak edo laguntza
  publikoak lortzeko aukera-galerarekin zerikusia duen zigorrik jaso ez izana,
  eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana. 
 | 
 
| 
   | 
 
| 
   
Izena eman dezakezu web-gunearen bidez: http://www.becasglobaltraining.eus/ eta dokumentazioa paperean GARAPENen
  bertan (Boroa Elkartegia, Boroa Enpresa Parkea, 19, 2 solairua -16
  bulegoa). Ordutegia: 8:00-15:00, edota
  GARAPENen bazkide diren agentzietan entregatu ahal da: 
 | 
 
| 
   | 
 
| 
   | 
 
| 
   
Pertsonak aukeratzean curriculum vitaea aztertuko da, titulazioa,
  prestakuntza, praktikak… hartuko dira kontuan. Betiere berdintasun, meritu
  eta gaitasun irizpide orokorrak aintzat hartuta; ingeles proba (C1 –B2)
  titulua aurkezten ez dutenen kasuan; talde-dinamikak eta aukeraketa egiten
  duen Tribunalaren aurrean elkarrizketak egongo dira. Tribunalak erabakiko du
  pertsonaren profila praktikak egingo dituen enpresaren profilera eta
  beharretara egokitzen den. 
 | 
 
| 
   | 
 
| 
   
Aukeratuek 50 orduko prestakuntza jasoko dute (atzerrian baliagarria suertatuko zaien prestakuntza).
  Parte-hartzaile guztiak Gizarte Segurantzan altan emanda egongo dira, eta
  bidaia nahiz gizarte erantzukizuna izango dute. 
 | 
 
| 
   | 
 
| 
   
Izena emateko epea ekainaren 14an
  hasi eta uztailaren 14an amaituko (eguerdiko
  12:00ak arte) da. Informazio gehiago: http://www.becasglobaltraining.eus 
 | 
 
