Trapagarango Udalak ‘Baturik’ merkatari eta ostalarien elkartearekin
batera HERRIKO LAUGARREN ERAKUSLEIHO LEHIAKETA antolatuko
dute maiatzean.
Lehiaketaren xedea da
herria dinamizatzea eta biziberritzea eta era berean, herriko merkataritza,
ostalaritza eta zerbitzu jarduera bultzatzea.
Trapagarango merkataritza-, ostalaritza- eta
zerbitzu-establezimendu guztiak har dezakete parte, Baturikeko bazkideak
izan ala ez, baldin eta establezimendua kale-sestran badago.
Parte
hartzen duten erakusleihoen artean Eroski Bidaiak-en egonaldi paquete bat
zozketatuko da: gau bat, bi pertsonentzat, gosaria eta afaria barne.
Parte
hartu nahi duten establezimenduek apirilaren 12ra arteko epea dute Enplegu eta
Herriaren Garapenerako Agentzian izena emateko.
Erakusleihoen
erakustaldia apirilaren 2tik 21era izango da.
Parte hartzen duten establezimenduek lehiaketaren antolatzaileek
emandako bereizgarri bat jarri
beharko dituzte erakus-leihoan.
Apaindutako erakus-leihoak baloratzeko
kontuan hartuko dira kalitatea, irudia eta produktuaren aurkezpena, sormena,
argiztapena, modernitatea eta berrikuntza.
Parte hartzen duten establezimenduentzako sariak honakoak izango dira:
- EPAIMAHAIAREN
1. SARIA
- Diploma bat
- Udalaren garaikurra
- Erreportaje eta 2 publizitate-zerrendaren diseinua
(Onmotiva) Hemendik Ezkerraldean (Deia) argitaratzeko
- EPAIMAHAIAREN
2. SARIA
- Diploma bat
- Bizkaiko Merkataritzako Enpresari
Konfederazioaren garaikurra (CECOBI)
- PUBLIKOAREN
SARI BEREZIA
- Diploma bat
- Ezkerraldendaren garaikurra
- PUBLIKOAREN
BIRTUALEN SARIA
- Diploma bat
- Community
Manager-en zerbitzuak (Onmotiva) hiru hilabetean
Erakusleihoen apainketako, arte ederretako, dekorazioko eta
merkataritzako profesionalek osaturiko Epaimahai
batek hautatuko Epaimahaiaren bi sariak.
Publikoak bi modutara bozkatu dezake gustukoen duen
erakusleihoaren alde:
-
Postontzietan utzi den flyer-a betez, eskuragarri duzuna honako
lekuetan ere bai: Caja Rural de Navarra, Enplegu eta Herriaren Garapenerako
Agentzia, Udaletxeko Kultura Saila, Liburutegia eta maiatzeko kultur agendan. Bete
ondoren, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eta Caja Rural de
Navarran kokatuko diren hautetsontzietan sartuko da maiatzaren 2tik 22ra.
-
Facebook-en bidez 2017ko maiatzaren 15etik 21era.
Informazioa eta
sarbideak:
Facebook/baturiktrapagaran
Gehien gustatu zaien erakusleihoari botoa eman dioten pertsonek 2 erosketa-txartelen zozketan sartuko
dira:
-
Paperezko bozketa herrikoia: 200 euroko erosketa-txartel bat, Trapagarango Udalak emana, herriko
dendetan trukatzeko.
Txartel hau
maiatzaren 24an zozketatuko da, 14:00etan La Pinta Tabernan eta zuzenean ikusi
ahal izango da Baturik-en Facebook-etik.
-
Facebook bidezko bozketa: Caja Rural de Navarrak emandako 200 euroko beste txartel bat,
Baturikeko establezimenduetan trukatzeko.
Irabazlearen
izena Baturik-en Facebook orriaren bidez jakingo da, maiatzaren 24an, eguerdiko
12:00etan. (Pertsona bakoitzak boto bat baino ezin du eman).
Sari bat baino ezin izango dute jaso bai establezimenduek eta bai
botoa ematen duten pertsonek; beraz, bigarrenez suertatzen badira irabazle,
botorik gehien duen hurrengoari emango litzaioke saria. “Sariak”
atalean aipatzen den hurrenkeran hautatuko dira saritutako erakusleihoak.
Establezimenduentzako zein herritar irabazleentzako sari-banaketa ekainaren 1ean egingo da
La Escontrilla Herri-Ikastetxeko Balio Anitzeko Aretoan, 20:30ean. (Gonbidapena
beharko da ekitaldira joateko).
Ekitaldi
berean Trapagarango establezimenduek
dohaintzan eman dituzten sariak zozketatuko dira bertaraturiko lagunen
artean. Sariren bat eman nahi duten establezimenduak Enplegu eta Herriaren
Garapenerako Agentziarekin jar daitezke harremanetan apirilaren 12ra arte.
TRIPTIKOA