Oraindik garaiz
zaude Ezkerralde eta Meatzaldeko udalerrietako Behargintzek eta Enplegu eta
Herriaren Garapenerako Agentziek 2017 urtean abian jarri duten
ENPRESA-IDEIEN IX. LEHIAKETAN parte hartzeko.
Parte hartzeko enpresa-ideia berri eta berriztatzaile
bat baino ez duzu eduki behar. Ez da beharrezkoa proiektuarekin jarraitzea ezta
abian jartzea ere.
Herritar orori zuzenduta dago (adin nagusikoei), banaka
zein taldeka har daiteke parte baina taldearen %50 gutxienez eskualdeko
udalerrietako batean erroldatuta egon beharko da.
Edizio honetan
hiru ideia irabazleentzako eskualdeko sariak 1.000, 800 eta 700 € izango dira. Horrez
gain, herriko hogei sari egongo dira, bakoitza 300 eurokoa.
Interesatuta
baldin bazaude honako agiriak baino ez dituzu ekarri behar 2017ko apirilaren 21a baino lehen Trapagarango Enplegu eta Herriaren
Garapenerako Agentziara:
-
Izen-emate orria (eredua erantsita doa)
-
NANaren fotokopia
-
Taldekideen errolda ziurtagiria
Enpresa-ideiaren
gidoia (eredua erantsita doa) (Ez da 5
orritik gorakoa izango, orrialde batetik idatzita)