2017(e)ko urtarrilaren 24(a), asteartea

IKT INGURUNETAN ADMINISTRAZIO PROZESUEN KUDEAKETA IKASTAROA

EMAKUMEEI ZUZENDUTAKO 15%eko LAN-KONTRATAZIOAREN KONPROMEZUAREKIN IKASTAROA

IKT INGURUNETAN ADMINISTRAZIO PROZESUEN KUDEAKETA

EDUKIAK: (450 ordu)
• Sare Sozialak: Kudeaketa eta ETE enpresetan erabilera. 
• Trebetasun sozialen kudeaketa eta garapena. 
• Eduki digitalen kudeaketa eta Mantenimendua. 
• Kontabilitate dokumentazioaren kudeaketa eta tratamendua. 
• Dokumentazio Fiskalaren kudeaketa eta tratamendua. 
• Lan dokumentazioaren kudeaketa eta tratamendua. 
• IKT ingurunetan ofimatika kudeaketa.
EGUTEGIA : 2017/02/06tik 2017/06/21era.
ORDUTEGIA : Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
LEKUA : MEATZE Zentrua (Barakaldo)
IZEN-EMATEAK: 
Meatzaldeko Behargintza 
Geltoki Etorbidea, 14 - Behea (48530) Ortuella 
Arretarako ordutegia: 8:00etatik- 15:00etara
 
oficinas@behargintza-zm.com 
Info Gehiago: www.behargintza-zm.com
IZENA EMATEKO GEHIENEZKO EPEA: 2017-02-02

ONURADUNAK : (12 Leku)
Partaideak, hurrengo kolektibo hauetako baten emakumeak izango dira derrigorrez:
• 45 urtetik gorako langabeak. 
• Iraupen luzeko langabeak (iraupen luzeko langabea da ikastaroa hasi aurreko 13 hilabeteetan hilabete baino gehiago lan egin ez duela egiaztatzen duena). 
• Bazterkeria-arriskuan dauden langabeak. Honako hauek dira: 
a) Gutxienez %33ko minusbaliotasun fisiko, psikiko edo sentsoriala aitortuta duten pertsonak. 
b) Buruko eta/edo zentzumenen gaixotasuna duten pertsonak (mediku-txostenaren bidez justifikatu behar da). 
c) Guraso bakarreko familiako aita edo ama, baldin eta egiaztatzen badute hiru hilabete daramatela gutxienez lanik gabe. Ondorio horietarako, halakotzat hartuko dira ordaindutako jarduerarik egiten ez duen ondorengoren bat edo batzuk beren kargu dituzten pertsonak. 
d) Honako bi arau hauetarikoren batean ezartzen diren laguntzen onuradunak: 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzekoa, eta 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituena. 
e) Toxikomano izandako pertsonak (alkoholiko eta drogazale izandakoak). 
f) Genero-indarkeriaren biktimak. 
g) Preso-ohiak.
Langabeak EAEko edo estatu mailako enplegu zerbitzu publiko batean egongo dira inskribatuta, Europar Batasunaren esparruan, eta, gainera, Bizkaian erroldatuta egon behar dute.
LEKUA : MEATZE Zentrua (Barakaldo)
IZEN-EMATEAK: 
Meatzaldeko Behargintza 
Geltoki Etorbidea, 14 - Behea (48530) Ortuella 
Arretarako ordutegia: 8:00etatik- 15:00etara
 
oficinas@behargintza-zm.com 
Info Gehiago: www.behargintza-zm.com
IZENA EMATEKO GEHIENEZKO EPEA: 2017-02-02
ESKATZAILEAK EMANDAKO DOKUMENTAZIOA 
o  Bete beharreko eskabidea betea eta izenpetua. 
o  NAN/AIZ-ren fotokopia. 
o  Lanbide zerbitzuan inskripzio-periodoen txostena (Alta eta bajak isladatzen dituen txostenak).  
o  Lan Bizitzaren Agiria gaurkotua Gizarte Segurantzak egina. 
o  CV gaurkotua nortasun-agiriaren  neurriko argazkiarekin. 
o  Gehieneko mailako trebakuntza arautuaren lortutako tituloaren fotokopia. 
o  Baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen kolektiboan egotearen dokumentazioa. 
o  Bizkaian Errolda Agiria


Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailatik diruz lagundutako trebakuntza ekintza.