2017(e)ko urtarrilakren 18(a), asteazkena

Ikasketa orientaziorako jarduera praktikoak Euskal Herriko Unibertsitatean

Ikasketa orientaziorako jarduera praktikoak Euskal Herriko Unibertsitatean
Deialdia egiten duena:
Euskal Herriko Unibertsitatea
Baldintzak:
Euskal Autonomia Erkidegoko Batxiler, Lanbide Heziketako Goi Mailetako Ziklo, Arte Ikasketa eta Kirol Ikasketetako lehenengo mailako ikasleek.Eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleek eta orientatzaileek.
Edukia:
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikastegietan egiten diren jarduerak dira eta horietan aktiboki parte hartu eta unibertsitate ikasketei buruzko informazioa hobetuko duzu. Hauek dira praktika hauen helburuak: Praktikak antolatu dituen ikastegiarekin lotutako jakintza arloan sartu nahi zaituzte. Praktikek azaldu nahi dizute zer garrantzia duten jarduera bakoitzari dagozkion ikasketek egungo gizartean. Bokazioak sustatzea. Izena emateko 3 epe jarriko dira jarduera praktikoak egiteko aurreikusitako dataren arabera: epea: 2016ko abenduaren 12tik 23ra (urtarrilean eta otsailean egingo diren jardueretarako). epea: 2017ko urtarrilaren 30etik otsailaren 12ra (martxoan eta apirilean egingo diren jardueretarako). epea: 2017ko martxoaren 27tik apirilaren 5era (maiatzean egingo diren jardueretarako).
Epea:
2017/04/05
Kontaktua:
Ikasleentzako Argibide Zerbitzua   Telefonoa: 946 01 35 71
Non:
  • EUSKADI
Posta Elektronikoa:
sou@ehu.eus
Erlaziodun Loturak: