Urtero bezala, data hauetan, Bilboko
Merkataritza Ganbarak Bizkaiko Erakusleiho lehiaketa antolatzen du, oraingoa
XXXIII. edizioa delarik.
Merkataritzak bultzada eta babesa
behar duen garai honetan, lehiaketa honek merkataritza jarduera berraktibatzen
lagundu dezake, Gabon sasoian esperientzia
desberdinak bizi izaten direlako eta salmentak areagotu egiten direlako. Hori dela eta, Udalbatzak merkatari guztiok animatzen zaituzte
parte hartzera.
Kutxabank-ek eta El Correok babesten dute lehiaketa hau, eta
Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundiaren laguntza ere badauka eta hogeita seis
udalen babesa, besteak beste Valle de
Trápaga-Trapagarangoarena.
Partehartzaileek izena emateko epea abenduaren
5ean amaitzen da eta erakustaldia abenduaren 5etik 31ra izango da.
Informazio hau areagotzeko, Enplegu eta Herriaren Garapenerako
Agentziarekin jar zaitezke harremanetan.
OINARRIEN LIBURUXKA