2016(e)ko azaroakren 25(a), ostirala

ENPLEGU-GYMKANA

1000 orduko hizketaldiak baino eragin gehiago dauka ordu beteko praktikak

Gazteek lan munduan ongi moldatzeko behar duten erabateko prestakuntzari begira, funtsezkoa da enplegua bilatzeko behar diren gaitasunak praktikan jartzea.

Udalgaztegi programaren bidez Bizkaiko Foru Aldundiak eta  Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak %100ean subentzionatuta dago. Trapagaran, Muskiz, Zierbena, Ortuella  eta Abanto- Zierbenan erroldaturiko 17tik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Tailerren egunak. Abenduaren  16 eta 19an,  10:00 - 14:00
Tokia. Trapagarango Enplegu Zentroa

Informazioa eta izen-ematea: azaroaren 28tik abenduaren 13ra, Trapagaran, Muskiz, Abanto, Ortuella eta Zierbenako Enplegu Agentzietan.


Zuzenean ikusi ahal izango dituzte enplegua bilatzeko baliabideak eta tresnak, lan elkarrizketetan egokiak diren portaerak, curriculum bakoitza nola diseinatu ongi  eta aldi berean taldeko dinamiketan lan egin ahal izango dute.
Dibertimendu-entretenimendua kolektibo-helburua erakartzeko eta inbolukratzeko eta era berean, enpleguaren bilaketaz eta haien etorkizunean prestakuntzak duen garrantziaz  sensibilizatzeko.


TAILERREN EDUKIAK

Taldeko dinamiken eta fitxen bidez honako tailerrak egingo dira:
1. INFORMAZIO GUNEA: Enplegua bilatzeko eta hautapen-prozesua gainditzeko  behar diren baliabideak eta  gaitasunak.
2. GAITASUNAK ETA HELBURU  PROFESIONALA
3. CURRICULUM TAILERRA ETA ENPLEGUA BILATZEKO BALIABIDEAK
4. LAN-ELKARRIZKETA:  Lan elkarrizketetan baloratzen eta exijitzen diren portaerak landuko dira.



Baldintzak:      17 - 30 urtekoa izatea
                         Trapagaran, Ortuella, Zierbena ,Muskiz eta Abanto- Zierbenan erroldatuta egotea    
               
Entregatu beharreko agiriak:
Ikastaroaren eskaera-orria
NANaren fotokopia


Informazio gehiago, Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian,  944863196, Nafarroa, 19