2016(e)ko urriakren 19(a), asteazkena

UDALA ETA BATURIKEN ARTEAN SINATURIKO 2016KO LANKIDETZA-HITZARMENA

Beste urte batez Udalak eta Trapagarango Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (Baturik) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute  idatziz jasotzeko euren arteko konpromisoak eta 2016 urtean egin beharreko  jarduketak, herriko merkataritzaren jarduera dinamizatzeko asmoz.


Bere berariazko helburuen artean honakoak daude:

-     Tokiko merkataritzaren lehiakortasuna eta espezializazioa indartzea.

-     Udalerria oro har dinamizatzea, erakargarriago eta parte hartzekoago eginez, herritarrentzat zein beste herri batzuetako biztanleentzat.


-     Bi erakundeen artean egiten ari diren eta urteko programazioan burutzea aurreikusita dituzten jardueren kudeaketa eraginkorra bermatzea eta behar den koordinazioa ziurtatzea.