Gero
eta gehiago eskatzen dira informatikako ezagutzen ziurtagiriak, bai
oposizioetan eta bai sektore pribatuko lanpostuetarako.
Hori
dela eta, subentzionaturiko ikastaro bat eskainiko die Udalak trapagarandarrei,
batez ere langabeei, IT txartelak ateratzeko, Word eta Excel 2010 programei
dagozkien txartelak, hain zuzen ere.
2016ko
azaroaren 16tik abenduaren 1era.
Iraupena: 20 ordu. Ordutegia: 15:30etik 18:00etara, asteartetik ostegunera.
Tokia:
Trapagarango Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Zentroa
Izena
emateko epea: Urriaren 27tik azaroaren
11ra, Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.